Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
AURKEZPENA
A. A. | EITB MEDIA
Bi aurrelari gazteek joan zen urtean hasieratik aritu ziren Iker Irribarria eta Danel Elezkanoren lekuak hartuko dituzte Aspe enpresan.
Astearte honetan, 2022-23ko Binakako Txapelketa aurkeztu dute, eta Aspe eta Baiko enpresek aurkeztutako bikoteen artean bi izen propio nabaritu dira, titular gisa lehen aldiz arituko diren Aitor Elordi bizkaitarra eta Peio Etxeberria nafarra, hain zuzen ere.
Elordik Jose Javier Zabaleta izango du zaindari lanetan atzealdean, Etxeberriarekin batera, aldiz, Rezusta arituko da. Joan zen urteko bikoteekin alderatuz gero, Asperen aldetik kanpoan geratu dira Iker Irribarria eta Danel Elezkano izango dira. Bata zein bestea finalerdietako ligaxkan izan ziren joan zen denboraldian.
Eibarko enpresaren beste bikotei dagokienez, nabarmentzeko da Joseba Ezkurdia Lau t'erdiko txapeldun berriak eta Julen Martijak eratutako dutena; izan ere, txapeldun izandakoak dira 2020ko ekitaldian. Altuna III.ak, bere aldetik, Tolosarekin batera parte hartuko du txapelketan.
Baikok aurkeztutako bikotei dagokionez, 2022an txapeldunorde izan ziren Laso eta Imazek elkarrekin jardungo dute berriz ere (Altunaren eta Martijaren aurka galdu zuten, 22-20), joan zen urteko lan onari jarraipena emateko asmoz.
Urrutikoetxea-Albisu eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikoteak ere aukera sendoak izan litezkeela ematen dute. Bilboko enpresaren azken bikoa Jakak eta Arangurenek osatutakoa izango da.
Honako hauek dira bi enpresek txapelketarako aurkeztu dituzten bikoteak:
ASPE
Altuna III.a-Tolosa
Elordi-Zabaleta
Ezkurdia-Martija
P.Etxeberria-Rezusta
BAIKO
Jaka-Aranguren
Laso-Imaz
Peña II.a-Mariezkurrena II.a
Urrutikoetxea-Albisu
Aldaketak play-offetako kanporaketen formatuan
Txapelketa osatzen duten zortzi bikoteek bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka, 14 jardunaldiko ligaxka batean. Behin ligaxkaka amaituta, bi sailkatu onenak zuzenean sartuko dira finalerdietako ligaxkara, eta hirugarren eta seigarren postuetan amaitzen dutenek play-off batzuk jokatu beharko dituzte aurrera egiteko.
Horrela, hirugarren eta laugarren postuan sailkatutako bikoteak elkarren aurka lehiatuko dira, eta irabazleak finalerdietako ligaxkara igaroko da. Galtzaile ateratzen denak, bestalde, txartela lortzeko bigarren aukera bat izango du oraindik; izan ere, bosgarren eta seigarren sailkatuek elkarren aurka jokatuko duten beste kanporaketako garailearen aurka jardungo baitu. Finalerdietako ligaxkak hiru jardunaldi izango ditu.
Txapelketa asteburu honetan bertan abiatuko da ostiralean, Azkoitian (Ezkurdia-Martija vs P.Etxeberria-Rezusta); larunbatean, Bartzelonan (Laso-Imaz vs Jaka-Aranguren) eta igandean, Tolosan (Urrutikoetxea-Albisu vs Peña II.a-Mariezkurrena II.a) jokatuko diren partidekin. Lehen jardunaldia azaroaren 30ean amaituko da, Eibarren (Altuna III.a-Tolosa vs Elordi-Zabaleta).
Finala apirilaren 2an jokatuko da, Nafarroa Arenak hartuko duen finalarekin. Lehendabiziko aldia izango da Iruñeko frontoian Binakako final bat jokatuko dena.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa