Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Bizkaia Frontoian
eitb.eus
Duela 13 hilabete hasi zen Binakako Txapelketaren finala jokatu da gaur. Nafarrek 13-22 garaitu dituzte Olaizola eta Urrutikoetxea.
Aimar Olaizola-Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia-Julen Martija bikoteek jokatu dute gaur Binakako Txapelketako final handia Bilboko Bizkaia frontoian.
Ezkurdia eta Martija 13-22 nagusitu dira. Nafarrek partida hautsi dute markagailua 7na zegoenean.
Binakako bigarren txapela eskuratu du Ezkurdiak, lehenengoa 2018an lortu eta gero; Martijak, berriz, lehen txapela irabazi du txapelketa honetan.
Gorriek hasiera oso ona eman diote partidari. Olaizolak eta Urrutik 3-0ekoa jarri dute berehala markagailuan, baina urdinek erantzun, eta parekatu egin dute markagailua (3-3). Hortik aurrera, gorriek zein urdinek egin dituzte tantoak, berdinketak bata bestearen atzean heldu dira eta parekotasuna izan da nagusi, markagailuan 7-7koa jarri duten arte.
Ezkurdiak eta Martijak markagailuan aldea zabaltzea lortu dute orduan (7-16), sendo eta hutsik egin gabe arituta. Olaizolak bolada txarra eten du beste tanto bat eginez (8-16), baina gauzak ez dira asko aldatu.
Aimarrek kolpea jaso du buruan, Martijaren pilotakada baten ondorioz, neurketa 10-18 zegoenean, baina arazorik gabe jarraitu ahal izan du. Azkenean, nafarrak nagusitu dira (13-22).
Markagailua, tantoz tanto: 1-0, 2-0, 3-0, 3-1, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 6-7, 7-7, 7-8, 7-9, 7-10, 7-11, 7-12, 7-13, 7-14, 7-15, 7-16, 8-16, 8-17, 9-17, 9-18, 10-18, 11-18, 11-19, 12-19, 13-19, 13-20, 13-21 eta 13-22.
Historiako Binakako luzeena
Lehiaketa 2019ko azaroaren 22an hasi zen, eta normaltasunez joan zen martxoaren 8an finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldia jokatu zen arte. Koronabirusak eragindako alarma egoerak, baina, lehiaketa eten beharra ekarri zuen, eta konfinamendu garaian ez zen partidarik jokatu.
Urriko lehen asteburuan hasi zen berriro lehiaketa, finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiarekin, eta finalerako txartela erdietsi zuten orduan Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak.
Astebete geroago, Baiko enpresako pilotari batzuen greba hasi zen.
Ondoren, Asier Agirre eta Jon Ander Albisu (Baiko enpresako pilotariak) ez ziren Bilboko Bizkaia pilotalekura joan, greban zeudelako, eta Ezkurdia eta Martija sailkatu ziren finalerako, zuzenean.
Halere, partida hori jokatu egin behar zela esan zuen epaileak.
2020ko azaroan greba bertan behera geratu zenean jokatu zuten partida, eta Joseba Ezkurdia eta Julen Martija sailkatu ziren finalerako.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa