Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

13:48

Binakako txapelketa

20:00TAN

Irribarria-Rezusta vs Ezkurdia-Martija, bederatzigarren jardunaldiko lehen partida

EITB.EUS

Jakak eta Zabaletak sailkapenaren buru izaten jarraitzen dute. Ezkurdia eta Martija bigarrenak dira eta Altuna eta Galarza hirugarren postuan daude.

  • Ezkurdia eta Martija

    Ezkurdia eta Martija. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irribarria-Rezusta vs Ezkurdia-Martija partidak Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldia abiatuko du bihar ostirala. ETB1en aurrez grabatuta emango da, gaueko 22:00etatik aurrera.

2020ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia Jaka eta Zabaleta sailkapenaren buru zirela abiatzen bazen, zortzigarren jardunaldian, Aspeko bikoteak lidertza sendotu zuen, Irribarria eta Rezustari irabazi ondoren. 

Ezkurdia eta Martijak, bere aldetik, Elezkano eta Galarza menderatu zituzten eta, ondorioz, Altuna-Galarza bikotea aurreratu zuten taulan. Beraz, Ezkurdia eta Martija bigarren postuan daude eta Altuna eta Galarza hirugarrenean. Bi bikoteek Jaka eta Zabaleta baino bi garaipen gutxiago daramatzate.

Bederatzigarren jardunaldiko norgehiagokak, orduan, ondorengoak dira:

Ostirala 17: Irribarria-Rezusta vs Ezkurdia Martija (Buñuel, 20:00tan)

Larunbata 18: Olaizola II-Urrutikoetxea vs Artola-Imaz (Mungia, 18:00etan) eta Bengoetxea VI-Meriezkurrena II vs Laso-Albisu (Iruñea, 18:00etan)

Igandea 19: Jaka-Zabaleta vs Altuna III-Galarza (Eibar, 17:00etan)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena