Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

12:24

Binakako txapelketa

22:00ETAN

Binakako Txapelketako bigarren itzulia martxan dago

EITB.EUS

Artola-Imaz vs Laso-Abisu partidak zortzigarren jardunaldia abiatuko du. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean emango da.

  • Artola-Imaz

    Artola-Imaz. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artola-Imaz vs Laso-Abisu partidak Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldia abiatuko du gaur ostirala. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean emango da, gaueko 22:00etatik aurrera.

2020ko Binakako Txapelketak lehenengo itzulia gainditu du, eta Jaka eta Zabaleta sailkapenaren buru dira. Aspeko bikoteak orain arte jokatu diren zazpi jardunaldietatik sei garaipen lortu ditu.

Bigarren postuan, Altuna III eta Galarza kokatzen dira, partida bat gutxiago irabazi dutelarik. Hala ere, Amezketako aurrelariak ezkerreko eskumuturrean mina du, eta beraz, jardunaldi honetan atseden hartuko du eta Danel Elezkanok jokatuko du bere ordez. 

Joseba Ezkurdia eta Julen Martija hirugarrenak dira taulan.

Bigarren itzuliari hasiera ematen dioten zortzigarren jardunaldiko norgehiagokak, orduan, ondorengoak dira:

Ostirala 10: Artola-Imaz vs Laso-Albisu (Getaria, 22:00etan).

Larunbata 11: Ezkurdia-Martija vs Elezkano-Galarza (Labrit, 18:00etan) eta Irribarria-Rezusta vs Jaka-Zabaleta (Etxebarri, 18:00etan).

Igandea 12: Olaizola II-Urrutikoetxea vs Bengoetxea VI-Mariezkurrena II (Zumaia, 17:00etan).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena