Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Finalerdiak
eitb.eus
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finalerako txartela eskuratu dute, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian Altuna III.ari eta Martijari irabazita (10-22).
Elezkano II.ak eta Rezustak eskuratu dute Binakako Txapelketako finalerako txartela, igande honetan Altuna III.ari eta Martijari 10 eta 22 irabazita finalerdietako ligaxkako azken jardunaldiko partida. Ondorioz, Irribarria eta Zabaleta izango dituzte aurkari apirilaren 7an Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko den final handian.
Indartsu ekin diote neurketari Elezkano II.ak eta Rezustak. Ondo gozatzen ibili dira, eta 0-6ko partziala lortu dute. Altuna III.ak eta Martijak aurkarien bolada ona moztea lortu dute hiru tanto jarraian eginda (3-6), baina Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak berriro zuloa ireki dute, bederatzi puntuko errenta eskuratuta (4-13).
Ezinean ibili dira Jokin Altuna eta Julen Martija. Hala ere, ez dute etsi, borrokan jarraitu dute, eta sei puntura hurbildu dira (7-13). Dena den, Altunaren eta Martijaren erreakzioak ez ditu aurkariak urduri jarri, eta berriro abantaila handitu dute Elezkanok eta Rezustak (8-19).
Garaipena bideratuta utzi dute Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak, eta Jokin Altunak eta Julen Martijak bi tanto jarraian egin dituzten arren (10-19), Elezkano II.a-Rezusta bikoteak nagusi izaten jarraitu du, amaiera garaipena lortuz (10-22).
Emaitza, tantoz-tanto: 0-1, 0-2, 0-3, 0-4, 0-5, 0-6, 1-6, 2-6, 3-6, 3-7, 3-8, 4-8, 4-9, 4-10, 4-11, 4-12, 4-13, 5-13, 6-13, 7-13, 7-14, 7-15, 7-16, 8-16, 8-17, 8-18, 8-19, 9-19, 10-19, 10-20, 10-21 eta 10-22.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa