Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

16:11

Binakako txapelketa

Ligaxka

Finalerako txartel bakarra egongo da jokoan finalerdietako azken jardunaldian

eitb.eus

Irribarria eta Zabaleta sailkatuta daude Binakako Txapelketako finala jokatzeko. Igandean, aldiz, finalerako txartela izango dute jokoan, Altuna III.a-Martija eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteek.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Irribarriak eta Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketako finala jokatzeko txartela eskuratu dute, finalerdietako ligaxkako lehen bi partidak irabazita. Ondorioz, finalerako txartel bakarra egongo da jokoan, azken jardunaldian.

Victor Estebanek eta Jon Ander Albisuk osatzen duten bikoteak ez du aukerarik, finalerdietako bi neurketak galdu ondoren. Beraz, Altuna III.a-Martija vs. Elezkano II.a-Rezusta partidan erabakiko da bigarren finalista. Neurketa Donostiako Atano III.a frontoian jokatuko da igandean, martxoaren 24an. ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean eskainiko dute jaialdia, 17:00etan.

Larunbatean, martxoaren 23an, Irribarriak eta Zabaletak jokatuko dute Victorren eta Albisuren kontra, Labriten. Ez da ezer jokoan egongo finalerdietako ligaxkako sailkapenari begira. Partida hau ere zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak, 18:00etan.

Igandeko norgehiagokari begira ez dago kalkulu handirik egin beharrik, irabazten duen bikotea sailkatuko baita apirilaren 7an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den final handira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena