Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

19:42

Binakako txapelketa

8. jardunaldia

Elezkanok eta Rezustak sailkapenaren buru jarraitzen dute

eitb.eus

Irribarria eta Zabaleta azpiratu zituzten 22-19, eta seigarren garaipena eskuratu zuten, Olaizola II.ak eta Albisuk bezala.

2:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2019ko Binakako Txapelketak atzean utzi du 8. jardunaldia eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteak jarraitzen du sailkapenaren buru, Olaizola II.a eta Albisurekin berdinduta. Bikote biek sei garaipen lortu dituzte dagoeneko, baina lehenek 39 tanto dituzte alde; bigarrenek, berriz, 22.

Horrenbestez, liderrek Irribarria-Zabaleta (22-19) bikotea azpiratu zuten igande honetan, Zumaian. Gauza bera egin zuten Olaizolak eta Albisuk ostiralean, Bizkaia Frontoian, azkenak diren Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurka (22-19).

Hirugarren eta laugarren tokian Irribarria-Zabaleta eta Artola-Mariezkurrena II.a daude. Azken horiek Bengoetxea VI.a-Imaz (22-11) bikoteari gailendu zitzaizkien joan zen ostiralean, Getarian.

Jardunaldiko laugarren norgehiagokan Altunak eta Martijak Ezkurdia eta Galarzari (22-15) irabazi zioten Labriten. Hartara, txapelketako hirugarren garaipena eskuratu zuten, eta bosgarren dira sailkapenean Bengoetxea eta Imazekin berdinduta, hiru garaipenekin.

Sailkapeneko azken bi tokietan Ezkurdia-Galarza eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikoteak daude (zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren).

Binakako Txapelketako sailkapena 8. jardunaldia amaitu ostean:

BIKOTEAK IRABAZITA ALDE KONTRA +/-
1. Elezkano II.a - Rezusta 6 158 119 +39
2. Olaizola II.a - Albisu 6 164 142 +22
3. Irribarria - Zabaleta 5 156 132 +24
4. Artola - Mariezkurrena II.a 5 147 137 +10
5. Altuna III.a - Martija 3 145 163 -18
6. Bengoetxea VI.a - Imaz 3 130 151 -21
7. Ezkurdia - Galarza 2 136 153 -17
8. Urrutikoetxea - Aretxabaleta 2 131 170 -39

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena