Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

18:44

Binakako txapelketa

Lehen jardunaldia

Artola eta Mariezkurrena, Binakako Txapelketako lehen liderrak

eitb.eus

Garaipena lortu dute Bengoetxea-Imaz bikotearen aurka (14-22) lehen jardunaldian eta tanteogataik sailkapeneko lehen postuan kokatu dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena dira Binakako Txapelketako lehen liderrak, estreinako jardunaldia jokatu ostean. Artolak eta Mariezkurrenak garaipena lortu dute 14-22ko emaitzarekin Oinatz Bengoetxearen eta Ander Imazen aurka Tolosan.

Beste hiru bikotek ere lehen puntua eskuratu zuten lehen jardunaldian. Irribarria eta Zabaleta bigarren postuan daude Elezkano II-Rezusta bikoteari 15-22 irabazita, Altuna III.a eta Martija hirugarren daude Ezkurdia eta Galarza 19-22 menderatuta. Laugarren postua Olaizola II-Albisu bikotearentzat da Urrutikoetxeari eta Aretxabaletari 22-21 irabazi baitzioten.

Hain zuzen ere, bosgarren postuan dago Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikotea. Ezkurdia eta Galarza seigarren dira, Elezkano II eta Rezusta azken-aurrekoak dira, eta azken posizioa Bengoetxea VI.ak eta Imazek betetzen dute.

 

BIKOTEAK IRABAZI TANTOAK ALDE TANTOAK KONTRA ALDEA
1 Artola - Mariezkurrena II.a 1 22 14 8
2 Irribarria - Zabaleta 1 22 15 7
3 Altuna III.a - Martija 1 22 19 3
4 Olaizola II.a - Albisu 1 22 21 1
5 Urrutikoetxea - Aretxabaleta 0 21 22 -1
6 Ezkurdia - Galarza 0 19 22 -3
7 Elezkano II.a - Rezusta 0 15 22 -7
8 Bengoetxea VI.a - Imaz 0 14 22 -8

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    22 Zuzenean 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena