Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
10. jardunaldia
Erredakzioa
Bengoetxea VI.a eta Untoria (Aretxabaletaren ordezkoa) 22 eta 20 gailendu zitzaizkien txapelketako egungo liderrei, Altsasuan.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Ezkurdiak eta Zabaletak hirugarren porrota jarraian jaso dute, Oinatz Bengoetxearen eta Untoriaren aurka 22 eta 20 galduta. Gauzak horrela, Oinatzek eta Aretxabaletak Binakako Txapelketan aurrera egiteko aukerekin jarraitzen dute.
Lehenego zazpi jardunaldietan partida guztiak irabazi ondoren, Ezkurdiak eta Zabaletak sasoia galdu dutela ematen du, ez dute lehen partidetako jokoriak, eta aurkariak etekina ateratzen ari dira.
Oinatz partidan sartuta egon da buru-belarri eta ardura guztia bere gain hartu du. Tantoa bukatzera joan da beti, zenbait momentutan arriskatuz, 22ra iritsi arte.
Untoriak, berriz, partida ona egin du, akats gutxi batzuk kenduta. Ezkurdiak eta Zabaletak asko jokatzera behartu dute, baina Zabaleta mendean hartu du momento askotan. Hala ere, azken tartera arte ez gorriek ez urdinek ez dute abantaila nabarmenik hartu.
Bengoetxea VI.a izan da azken tantoetako protagonista nagusia. Ez du oparirik egin, eta tanto onak bukatu ditu. Garaipena behar zuen, eta ez du hutsik egin.
Markagailua: 0-1/2-1/2-4/4-4/4-6/5-6/5-8/7-8/7-10/9-10/9-11/12-11/12-12/12-14/15-14/15-15/19-15/21-17/21-20/22-20
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa