kirolak
Emanaldiak
EITB Media
Bilbao Basketek Europa Kopako titulua izangpo du jokoan. 19:00etan saio berezia izango duzu ikusgai; partida eitb.eus-en eta ETB1en emango dugu eta, zuzenean. Geroago, 21:30ean, EA Sports Ligako derbia emango dugu, ETB1en eta eitb.eus webgunean.
Bilbao Basket eta Alaves-Reala. Argazkia: EITB Media
Apirilaren 23a, asteazkena, kirol emanaldiz beteta dator, EITB Median Fleche Wallonne lasterketa, Bilbao Basketek Salonikan PAOKen kontra jokatuko duen Europa Kopako finala eta EA Sports Ligako Alaves-Reala derbia emango baititugu, zuzenean.
Arratsaldeari hasiera emateko, Fleche Wallone izango duzu ikusgai, 14:00etatik aurrera, eitb.eus-en. Telebistan ere, 14:00etan hasiko da emanaldia, ETB4n; ondoren, 15:05etik aurrera, ETB1en jarraitu ahalko duzu lasterketaren azken txanpa.
Bilbao Basketek Europa Kopako titulua izango du jokoan PAOKen kontra. Bilboko taldeak zazpi puntuko abantaila lortu zuen joaneko neurketan. 19:00etan saio berezia izango duzu ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en, eta 19:15etik aurrera partida emango dugu zuzen-zuzenean.
Horrez gain, 21:30ean, hitzordua dugu Mendizorrotzan. Alavesek eta Realak EA Sports Ligako 33. jardunaldiko derbia jokatuko baitute. Alaves vs Reala norgehiagoka ere zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Hurrengo zuzenekoak
13 | 22:30 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioaren 3. jardunaldia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa