09:30

kirolak

Joko Paralinpikoak

Euskal ordezkaritza zabala, Parisko Joko Paralinpikoetan

EITB MEDIA

21 euskal kirolarik hartuko dute parte, Beijing 2008, Londres 2012, Rio 2016 eta Tokio 2021 olinpiadetako kopurua gaindituta.

1:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

21 euskal kirolari izango dira abuztuaren 28an Parisen abiatuko diren Joko Paralinpikoetan. Azken hamarkadetako euskal talde jendetsuenetakoa da, azken udako lau olinpiadetako kopurua gaindituta.

Euskal Herrian jaiotze-tasak izandako beherakadaren ondorioz olinpiadetan goi-mailako kirolari gutxiago egotea espero zen arren, Rio de Janeiron agerian geratu zen moduan. Aitzitik, aurtengo euskal kirolari kopurua aurreko hitzorduetakoa baino ugariagoa da; izan ere, Beijing 2008, Londres 2012, Río de Janeiro 2016 eta Tokio 2021 olinpiadetan baino ordezkari gehiago lehiatuko dira Parisen.

Emakumeen parte hartzeari dagokionez, gora egin du Tokiorekin alderatuta. Frantziako hiriburuko hitzordua parekidea izango da, eta historian halakorik gertatzen den lehen aldia da. Euskal ordezkarien kasuan, 21 parte hartzaileetatik bederatzi emakumeak dira: gizonezkoak, aldiz, hamabi. 

Gipuzkoatik eta Bizkaitik bosna atletek egingo dute Pariserako bidea; hiruk Arabatik eta Nafarroatik, eta bostek Iparraldetik.
 
Hamar kiroletan hartuko dute parte. Gurpildun saskibaloiean arituko dira gehienak (5); txirrindularitzan eta igeriketan launa; bi mahai-tenisean, eta bana izango dira arku-tiraketan, tiraketan, piraguismo sprintean, boccian eta triatloian.
 
Inaugurazio-ekitaldia abuztuaren 28an izango da, ohiko estadio batetik at. Concorde Plaza eta Eliseoko Zelaiak, Pariseko bihotzean, izango dira emanaldi bereziaren agertokiak. Guztira, 184 ordezkaritza hartuko ditu hiriak, 6.000 atleta eta teknikari barne direla. Jokoak goitik behera aldatzea da helburua, ikusleengana iristeko. Lehia biharamunean abiatuko da, abuztuaren 29an.

Basque Teamek eta EITBk irailaren 8ra arte Parisen gertatzen den guztia kontatuko dute.
 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena