kirolak
Paris 2024, Piraguismoa
EITB MEDIA
Hirugarren postua lortu du 88.87ko denborarekin (bi segundoko zigorra) Vaires-sur-Marneko instalazioetan.
Albisteak (1)
Pau Etxaniz piraguista gipuzkoarrak brontzezko domina eskuratu du Paris 2024ko Joko Olinpikoetako eslalomeko piraguismoaren K1eko finalean hirugarren postuan geratuta. 88.87ko denbora lortu du (bi segundoko zigorra) Vaires-sur-Marneko instalazioetan.
Podiumean sartu da, urrea irabazi duen Giovanni di Gennaro italiarraren (88.22) eta zilarra irabazi duen Titouan Castryck frantziarraren (88.42) atzetik. Are gehiago, ukitu batengatik zigorrik jaso izan ez balu, lehen postuan bukatuko zukeen.
Aurretik, finalerdietan, Donostiakoak jaitsiera oso sendoa burutu du, eta bi segundoko zigorra baino ez du jaso ateetako bat ukitzean, 96.11ko denborarekin amaitzeko. Horri esker, hamabigarren denborarik onenarekin igaro da finalera, azken txartelarekin.
Hurrengo zuzenekoak
08 | 21:00 - 23:45 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | B Serieko Finalaurrekoak: Bakaikoa vs Murua / Egiguren V vs Larrazabal |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa