kirolak
Eskalada
EITB MEDIA
Azken igoera horrekin, Latinoamerikako herrialde horretan egindako espedizioa bukatu dute Eneko eta Iker Pou anaia gasteiztarrek.
Iker eta Eneko Pou anaiek "Made in France" bidea igo dute Perun egin duten espedizioan. Melissa Le Nevé eskalatzaile frantziarrak orain dela bi urte irekitako bidea izanik, "Made in France" izena jartzea erabaki dute. Era berean, 8c zailtasun maila jartzea proposatu dutenez, Peruko biderik zailenen artean legoke.
Azken hilabeteotan Andeetan barrena egindako espedizioan, Yanapaccha (5450 metro), Shacsha (5700 metro) eta Ranrapalca (6164 metro) mendietan ibili dira euskal mendizaleak, eta lau bide berri ireki dituzte. Orain, azken igoera horrekin, amaitutzat jo dute Peruko espedizioa.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa