kirolak
Hiru denboraldiko akordioa
eitb.eus
Erabiltzaileek eskura dituzte hemen nafarren partida guztien irudiak, eta irudi horiek ere partekatzeko aukera dute telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan eta Smart TVetan.
Osasuna taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Osasunak Santander Ligan jokatzen dituen partiden laburpen eta gol guztiak ikusteko aukera dago eitb.eus atarian.
Horrela, webgunera sartzen diren erabiltzaileek nafarren neurketa guztietako golekin eta jokaldi onenekin gozatu ahal izango dute. Halaber, laburpen horiek telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan eta Smart TV delakoen bidez partekatzeko aukera izango dute.
Laburpenak eta golak eskaintzeko akordioak hiru urteko iraupena dauka, hau da, 2019-2020ko denboraldia, 2020-2021koa eta 2021-2022koa hartzen ditu, eta euren IP helbideak Euskal Autonomi Erkidegoan eta inguruan kokatuta dutenek ikusi ahal izango dituzte.
9. jardunaldia: Granada - Osasuna (1-0)
8. jardunaldia: Osasuna - Vila-real (2-1)
7. jardunaldia: Levante - Osasuna (1-1)
6. jardunaldia: Real Madril - Osasuna (2-0)
5. jardunaldia: Osasuna - Betis (0-0)
4. jardunaldia: Valladolid - Osasuna
3. jardunaldia: Osasuna - Bartzelona
2. jardunaldia: Osasuna - Eibar (0-0)
1. jardunaldia: Leganes - Osasuna (0-1)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 00:54 - 01:30 | AREA TXIKIA |Alaves vs Osasuna partidako laburpena |
25 | 08:40 - 14:00 | MENDI LASTERKETAK | Zegama-Aizkorri 2025 |
25 | 11:15 - 17:45 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 15. etapa |
25 | 17:40 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa (3. eta 4. postuak): Etxeberria vs Larrazabal |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar