20:22

Olinpiar Jokoak 2021

Dopina

Errusiako atletismoa, Rioko Olinpiar Jokoetatik kanpo

Agentziak | Erredakzioa

Errusiaren helegitea atzera bota du Kirol Arbitrajeko Auzitegiak, hango atletak Olinpiar Jokoetatik at utziz, dopin eskandaluaren ondorioz.

  • Matthieu Reeb, TASen erabakiaren berri ematen / EFE.

    Matthieu Reeb, TASen erabakiaren berri ematen / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albisteak (1)

Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) ezarritako Errusiako Atletismo Federazioaren kontrako zigorra mantendu du Kirol Arbitrajeko Auzitegiak (TAS), eta atleta errusiarrak Rioko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratuko dira.

McLaren Txostenak, Nazioarteko Dopinaren aurkako Agentziak eskatuta, Sotxiko Neguko Jokoetan dopin sare bat sortzeaz salatu zuen Errusia.

Errusiako 68 atletak, Yelena Isinbayeva pertika txapeldunak tartean, eta Errusiako Batzorde Olinpikoak IAAFaren erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuten, TASek atzera bota duena.

Vitali Mutko, Errusiako Kirol ministroa, erabakiaren aurka azaldu da: "Nire ustez, erabaki subjektiboa da, apur bat politizatua, eta oinarri juridikorik gabekoa".

IAAFek zigortutako federazioek ezin zutela berak antolatutako txapelketetan parte hartu ezarri zuen "irizpide zehatz batzuk betetzen ez badituzte", Karta Olinpikoaren arabera.

Horrek atea irekita utzi dizkie Errusiako atleta batzuei Rion parte hartzeko, atzerrian entrenatu baldin badira edo beste herrialdeetako dopinaren aurkako agentzien kontrolpean egon badira.

Daria Klishina luzerako jauzilariak eskakizun hauek beteko lituzte, Ameriketako Estatu Batuetan entrenatzeagatik.

Erabakia apelatu daiteke 30 eguneko epearen barruan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena