17:49

Olinpiar Jokoak 2021

Olinpiar Jokoak

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak atea ireki die kirolari errusiarrei

Erredakzioa

Errusiak astearte honetan hartutako erabaki guztiak onartu ditu, nahiz eta Batzorde Olinpikoak Errusiako Atletismo Federazioaren zigorra babesten duen.

  • Thomas Bach. Argazkia: EFE

    Thomas Bach, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak astearte honetan hartutako erabaki guztiak onatu ditu Errusiak, nahiz eta erakundeak Errusiako Atletismo Federazioaren zigorra babesten duen 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetarako. Ondorioz, kirolari errusiarrei atea ireki zaie Rio 2016rako, baina dopatu ez diren kirolariek soilik parte hartu ahal izango dute.

"Gaur Nazioarteko Batzorde Olinpikoak hartu dituen erabaki guztiak onartzen ditugu, eta beti gure babesa izango du. Kirol garbiaren eta garbi dauden kirolariak babestearen alde gaude", esan du Vitali Mutko Errusiako kirol ministroak.

Thomas Bach Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidenteak esan du, "Errusiako eta Keniako kirolariak Olinpiar Jokoetara joateko hautagaitza aurkeztu beharko dute norbere federazioetan eta hauek, banaka ebaluatu beharko dituzte kirolariak".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena