Motorra
MOTOZIKLISMOA
EITB MEDIA
Gorlizkoak lortu du lehen postua (117 puntu), eta Adam Ragak (99 puntu) eta Gabriel Marcellik (94 puntu) osatu dute podiuma.
Jaime Busto trialeko pilotua. Argazkia: EITB MEDIA
Albisteak (1)
Jaime Busto euskal pilotuak trialeko Espainiako txapelketa eskuratu du igande honetan, urriak 22, Camprodonen (Girona) jokatu den azken proban garaipena lortuta.
Gorlizkoak sailkapen nagusiko lehen postuan ekin dio azken probari, aurreko jardunaldietako lan onari esker, eta lehen postua lortu du, guztira 117 puntu pilatuta. Adam Ragak (99 puntu) eta Gabriel Marcellik (94 puntu) osatu dute podiuma.
Azken probaren ostean, honela geratu da sailkapena:
1. Jaime Busto (GASGAS), 117 puntu.
2. Adam Raga (TRRS), 99 puntu.
3. Gabriel Marcelli (Montesa), 94 puntu.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa