Motorra
Txinako Sari Nagusia
Erredakzioa
Hamilton bigarren izan da, baina zazpigarren postutik aterako da zigortu egin baitzuten. Schumacher irtengo da bigarren postutik. Kobayashi hirugarren izan da eta Alonso, bederatzigarren.
Nico Rosbergek lortu du 'pole'a Txinako Sari Nagusian. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
galeriak (1)
Nico Rosberg (Mercedes) alemaniarrak lortu du 'pole'a Txinako Sari Nagusian. Bera izan da onena Shangaiko zirkuituan egindako entrenamendu ofizialetan. Hamilton (McLaren) bigarren izan da, baina autoaren kutxa aldatu zuen eta bost postua azteragitik irtengo da, zazpigarren postutik.
Schumacher (Mercedes) aterako da lehen ilaratik, bigarren izan baita Hamiltonen zigorrari esker. Kamui Kobayashi (Sauber) izan da hirugarren eta Kimi Raikkonen (Lotus) izan da laugarren. Bosgarren postuan bukatu duen Jenson Button (McLaren) eta seigarren izan den Marc Webber (RedBull) hirugarren ilaratik aterako dira. Fernando Alonso (Ferrari) bederatzigarren izan da eta Sebastien Vettel (RedBull), hamabigarren.
Txinako Sari Nagusiko irteera ordena:
Lehen ilara:
.1. Nico Rosberg (GER/Mercedes F1 W03) 1:35.121
.2. Michael Schumacher (GER/Mercedes F1 W03) 1:35.691
Bigarren ilara:
.3. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber C31) 1:35.784
.4. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E20) 1:35.898
Hirugarren ilara:
.5. Jenson Button (GBR/McLaren MP4-27) 1:36.191
.6. Mark Webber (AUS/Reb Bull RB8) 1:36.290
Laugarren ilara:
.7. Lewis Hamilton (GBR/McLaren MP4-27) 1:35.626 +
. 8. Sergio Pérez (MEX/Sauber C31) 1:36.524
Bosgarren ilara:
. 9. Fernando Alonso (ESP/Ferrari F2012) 1:36.622
. 10. Romain Grosjean (FRA/Lotus E20) s.t. en Q3
Seigarren ilara:
.11 . Sebastian Vettel (GER/Red Bull RB8) 1:36.031
. 12. Felipe Massa (BRA/Ferrari F2012) 1:36.255
Zazpigarren ilara:
. 13. Pastor Maldonado (VEN/Williams FW34) 1:36.283
.14 . Bruno Senna (BRA/Williams FW34) 1:36.289
Zortzigarren ilara:
. 15. Paul di Resta (GBR/Force India VJM05) 1:36.317
. 16. Nico Hülkenberg (GER/Force India VJM05) 1:36.745
Bederatzigarren ilara:
.17. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR7) 1:36.956
.18. Jean-Eric Vergne (BEL/Toro Rosso STR7) 1:37.714
Hamargarren ilara:
.19 . Heikki Kovalainen (FIN/Caterham CT01) 1:38.676
.20 . Vitaly Petrov (RUS/Caterham CT01) 1:38.577
Hamaikagarren ilara:
.21. Timo Glock (GER/Marussia MR01) 1:39.202
.22. Charles Pic (FRA/Marussia MR01) 1:39.904
Hamabigarren ilara:
.23 . Pedro de la Rosa (ESP/HRT 112) 1:40.411
.24 . Narain Karthikeyan (IND/HRT 112) 1:41.127
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa