Motorra
Australiako Sari Nagusia
Erredakzioa
Sebastian Vettel egungo txapelduna hirugarren izan da, Massa laugarren eta Lewis Hamilton bosgarren.
Raikkonen, Alonso eta Vettel, Melbourneko podiumean. Efe.
Kimi Raikkonen finlandiarra da Bat Formulako Munduko Txapelketako lehen liderra, Australiako Sari Nagusian gailenduta. Raikkonen nagusi izan da Albert Park zirkuituan, Melbournen, Fernando Alonso asturiarraren aurretik.
Raikkonenek denborarik onena egin du 58 itzuliak eman eta 307,5 kilometroak beteta. Alonso (Ferrari) eta Sebastian Vettel (Red Bull) izan dira berarekin podiumera igo direnak.
Finlandiarra, 33 urtekoa, munduko txapelketa izan da eta bere ibilbide profesionaleko 20. garaipena lortu du, irteeran zazpigarren atera ondoren.
Felipe Massa (Ferrari) eta Lewis Hamilton (Mercedes) laugarren eta bosgarren izan dira, Mark Weberren (Red Bull) eta Adrian Sutilen (Force India) aurretik.
Bigarren lasterketa datorren igandean korrituko dute, Sepang zirkuituan: Malaisiako Sari Nagusia.
Sailkapena:
1. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus) 1h30:03.225 (204,926 km/h)
2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 12.451-ra
3. Sebastian Vettel (GER/Red Bull) 22.346-ra
4. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 33.577-ra
5. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 45.561-ra
6. Mark Webber (AUS/Red Bull) 46.800-ra
7. Adrian Sutil (GER/Force India) 1:05.068-ra
8. Paul di Resta (GBR/Force India) 1:08.449-ra
9. Jenson Button (GBR/McLaren) 1:21.630-ra
10. Romain Grosjean (FRA/Lotus) 1:22.759-ra
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa