Motorra
Bat Formula
Erredakzioa
Ferrariko gidariak podiumean sartzeko borrokan egongo dela uste du, nahiz eta beste talde batzuek auto azkarragoak eduki.
Fernando Alonso. Argazkia: EFE
Fernando Alonso espainiarrak “arima garbi eta erlaxatuta” duela azaldu du, denboraldiaurrean atseden hartu ondoren. Azkeneko asteetan “dena normal” joan dela esan du gidariak, eta Melbourneko probarako prest dagoela onartu du.
“Arima garbitzea eta erlaxatzea, eta estresa alde batera uztea lortu dut, negua korapilatsua izan baita. Hala ere, azkeneko bi asteetan pilak ondo kargatu ditut”, adierazi du Ferrariko gidariak.
“Aurten gauzak hobeti joango dira, motibazio gehiagorekin bainago. Iaz irabazi nahi nuen, baina Australiara konfiantzarik gabe heldu nintzen; nahiko galduta geunden. Akatsak egin ondoren gehiago ikasi du”, azaldu du Fernando Alonsok.
Asturiaseko gidariaren ustez, Red Bull taldea aurretik ez ikustea “ezusteko” handia izango litzateke. Hala ere, podiumean gelditzeko borrokatuko duela baieztatu du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa