Txapeldunen Liga
Final-laurdenak
EITB Media
Barçak 4-0eko emaitzarekin menderatu du Alemaniako taldea Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidan. Horrez gain, PSGk garaipena bereganatu du Unai Emeryk zuzendutako taldearen kontra (3-1).
Bartzelonako jokalariak Dortmundi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Bartzelonak eta PSGk Txapeldunen Ligako finalerdietara sailkatzeko aurrerapausoa eman dute, final-laurdenetako joaneko neurketetan Borussia Dortmund eta Aston Vila menderatuta, hurrenez hurren.
Barçak 4-0 irabazi dio Borussia Dortmundi Montjuicen, erakustaldia emanda. Raphinak sartu du 1-0ekoa (25. min), Lewandowskik 2-0ekoa (48. min) eta 3-0ekoa (66. min) eta Lamine Yamalek laugarrena (4-0, 77. min). Kataluniako taldeak ia ziurtatuta du finalerdirako sailkapena.
Eguneko beste partida Parisen jokatu da, eta PSGk 3-1 irabazi dio Unai Emeryk zuzendutako Aston Vilari. Ingalaterrako taldeak sartu du neurketako estreinako gola (Rogers, 39. min), baina atsedenaldira heldu aurretik PSGko Douek banakoa jarri du markagailuan (1-1). Bigarren zatian, Pariseko taldeak bi gol gehiago sartuta irabazi du norgehiagoka: Kvaratskheliak egin du 2-1ekoa (49. min) eta Mendesek, 3-1ekoa (92. min). Hala, bada, PSGk bideratuta utzi du kanporaketa.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 18:00 - 19:30 | SASKIBALOIA | Bilbao Basketi harrera Bilboko udaletxean |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa