09:35

Txapeldunen Liga

Benfica-Bartzelona (0-2)

Barçak lidergoa sendotu du Da Luzen eta Puyol berriz lesionatu da

Erredakzioa

Alexisek eta Fabregasek sartu zituzten Kataluniako taldearen golak, baina Messik emandako pase zoragarriei esker. Bartzelonako kapitainak ezker ukondoan min hartu zuen.

00:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak Benfica 0-2 hartu zuen mendean Lisboako Da Luz futbol-zelaian, Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian. Partida zaila izan zen, baina Barçak baloiaren jabetza bereganatu eta markagailuan aurrea hartu zuen. Hala ere, garaipena garesti ordaindu zuten kataluniarrek; izan ere, Carles Puyol kapitainak ezker ukondoan min hartu zuen.

Benficak ausart jokatu eta erasora jo zuen Bartzelonaren aurrean. Kontraersaoan eta geldikako jokaldietan arazoak sortu zizkion Portugalgo taldeak Barçari. Alesix Sanchezen golak Lisboako taldearen planteamendua hautsi zuen. Benficaren 4-3-3 sistema 4-5-1 bihurtzen zen defentsan.

Bigarren gola Messiren pase bikain baten ostean heldu zen. Fabregasek baloia ondo kontrolatu eta jaurtiketa sareetan kokatu zuen. Cescek bi gol sartu zizkion Sevillari BBVA Ligako azken jardunaldian. Barçak Benfica lokarrarazi eta partida erabakita utzi zuen.

Fitxa teknikoa:

SL Benfica: Artur; Maxi Pereira, Jardel, Garay, Melgarejo; Salvio, Matic, Gaitan (Nolito, 75. minutua); Perez (Aimar, 60. minutua), Lima eta Bruno Cesar (Carlos Martins, atsedenaldian).

FC Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol (Song, 78. minutua), Mascherano, Alba; Busquets, Xavi, Cesc (Iniesta, 72. minutua); Pedro (Villa, 82. minutua), Messi eta Alexis.

Golak: 0-1, 6. minutua. Alexis. 0-2, 55. . minutua Cesc.

Gainerako neurketak:

E Multzoa

Nordsjaelland - Chelsea 0-4.
Juventus - Shakhtar Donestsk 1-1.

Sailkapena

1. Chelsea 4 puntu
2. Shakhtar Donetsk 4.
3. Juventus 2.
4. Nordsjaelland 0.

F Multzoa

Bate Borisov - Bayern Munich 3-1.
Valentzia - Lille 2-0.

Sailkapena:

1. Bate Borisov 6.
2. Valentzia 3.
3. Bayern Munich 3.
4. Lille 0.

G Multzoa

Benfica - Bartzelona 0-2.
Spartak Mosku - Celtic 2-3.

Sailkapena

1. Bartzelona 6.
2. Celtic 4.
3. Benfica 1.
4. Spartak Mosku 0.

H Multzoa

Galatasaray - Sporting de Braga 0-2.
CFR Cluj - Manchester United 1-2.

Sailkapena:

1. Manchester United 6.
2. CFR Cluj 3.
3. Sporting de Braga 3.
4. Galatasaray 0.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena