10:41

Txapeldunen Liga

1. Jardunaldia

Inter Milanek eta Cityk berdindu egin dute, eta Celticek 5 gol sartu dizkio Slovan Bratislavari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Borussia Dortmundek, iazko finalistak, hiru puntuak eskuratu zituen Brujasi egindako bisitan, azken 15 minutuetan lortutako 0 eta 3koari esker.

  • Manchester Cityren eta Inter Milanen partidako irudia

    Manchester Cityren eta Inter Milanen partidako irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manchester Cityk 0-0 berdindu zuen asteazkenean Inter Milanen kontra, Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Talde ingelesak ez zuen aukera handirik izan, italiarrek estu hartu zituztelako. Bestetik, Borussia Dortmund eta Celtic alde handiz nagusitu ziren haien neurketetan.

Pep Guardiolak entrenatzen dituen mutilak ez ziren ongi ibili, arerioaren maila bikaina izan baitzen. Inter Milanek (2023ko finala galdu zuen, Manchester Cityren kontra) Erling Haaland eustea lortu zuen; horrez gain, gehiago ere merezi izan zuten Etihad Stadiumen jokatutako norgehiagokako bigarren zatian.

Gainera, etxekoei kalte egin zien atsedenaldiaren ostean Kevin De Bryunek min hartu izanak, ideiak falta zitzaizkielako, aukeraz betetako ohiko joko bertikalik gabe. Phil Foden eta Josko Gvardiol gola sartzeko zorian egon ziren, baita Ilkay Gundogan ere, baina Inter gehiago hurbildu zen etsaiaren atera.

Oraindik zazpi partida geratzen direnez, ikusteke dago zer gertatuko den Txapeldunen Liga berri honetan. Celtic Parken, adibidez, bikain ekin zioten bideari, Glasgowkoek 5-1 hartu baitzuten mendean Slovan Bratislava, nahiz eta atsedenaldira 1-0 iritsi ziren.

Gainerako emaitzei dagokienez, Borussia Dortmund iazko finalistak hiru puntuak etxera eraman zituen, Brujasi egindako bisitan 0-3 irabazi zuelako, azken 15 minutuetan sartutako golekin: Jamie Gittensek bi egin zituen, eta hirugarrena Serhou Guirassyk sinatu zuen, penaltiz, 96. minutuan. Era berean, Pragako Sparta 3-0 nagusitu zen Salzburgoren aurka; Boloniak eta Shakhtarrek berdindu egin zuten. Azkenik, Gironak galdu egin zuen 1-0, Paris Saint Germainen aurrean.

Txapeldunen Liga berria

Txapeldunen Liga berria 36 taldek osatzen dute. Guztiek zortzi partida jokatuko dituzte (lau etxean eta lau kanpoan), eta zortzi jardunaldiak jokatutakoan, sailkapeneko lehen zortzi taldeak zuzenean sailkatuko dira final-zortzirenetara. Horrez gain, 9. eta 24. postuen artean geratzen direnak elkarren aurka lehiatuko dira (9.a vs 24.a, 10.a vs 23.a, eta horrela hurrenez hurren) play-offean, eta joaneko eta itzuliko norgehiagokak jokatu beharko dituzte. Play-offeko irabazleak final-zortzirenetara sailkatuko dira eta hortik finalerdietara arte, biak barne, kanporaketek joaneko eta itzuliko lehiak izango dituzte. Azkenik, sailkapeneko 25. eta 36. postuen artean geratzen direnak, txapelketatik at geratuko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena