09:20

Txapeldunen Liga

Finalaurrekoa

Borussia Dortmundek Txapeldunen Ligako finala jokatuko du, PSG kanporatu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alemaniako taldeak 0-1 hartu zuen mendean, finalaurreko itzuliko norgehiagokan, Hummelsek 50. minutuan sartutako gol bati esker.

  • Mbappe eta Ryerson, finalaurreko itzuliko partidan

    Mbappe eta Ryerson, finalaurreko itzuliko partidan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Borussia Dortmund Txapeldunen Ligako lehen finalista da, Paris Saint Germaini Printzeen Parkean 0-1 irabazi eta gero, Hummelsen gol bati esker. Joan den astean, emaitza bera lortu zuen Alemaniako taldeak, joanekoan.

Europako txapelketa nagusian jokatuko duen hirugarren finala da Borussiakoentzat. Lehen finalean (1997), Juventus Turini irabazi zioten; bigarrenean (2013), ordea, galdu egin zuten Bayern Munichen kontra.

Joanekoko Signal Iduna Parkeko emaitza iraultzera behartuta, bigarren zatian bizi lan egin zuen talde frantziarrak partida kontrolpean izateko, baina Edin Terzicek entrenatzen duen taldeak ongi eusten jakin zuen. PSGk ezin izan zuen asmatu, lau jaurtiketa zutoinera joan baitzitzaizkion.

50. minutuan, Julian Brandtek korner batean bigarren zutoinera egindako erdiraketa Mats Hummelsek jaso eta buruz frantziarren ate barrura bidali zuen baloia. Huraxe izan zen Borussia Dortmundi garaipena eta finalerako txartela eman zion partidako gol bakarra.

Txapeldunen Ligako bigarren finalista asteazken honetan Real Madrilek eta Bayern Munichek jokatuko duten este finalaurrekotik aterako da. Joanekoan, bina berdindu zuten Alemanian.

FITXA TEKNIKOA

0 - PARIS SAINT-GERMAIN: Donnarumma; Achraf Hakimi, Marquinhos, Beraldo, Nuno Mendes; Zaïre-Emery (Kang-in Lee, 76. min), Fabian Ruiz (Asensio, 63. min), Vitinha; Mbappe, Dembele eta Gonçalo Ramos (Barcola, 64. min).

1 - BORUSSIA DORTMUND: Kobel; Ryerson, Hummels, Schlotterbeck, Maatsen; Can, Sabitzer, Brandt (Nmecha, 85. minutuan); Sancho (Süle, min.67), Adeyemi (Reus, min.56) eta Füllkrug.

-Golak: 0-1, 50. min, Hummels.

-Epailea: Daniele Orsato (ITA). Dembeleti (75. min) eta Achraf Hakimiri txatel horia atera zien (84. min) Paris Saint-Germainen; Sabitzerri (64. min) eta Hummelsi (67. min) Borussia Dortmunden.

-Estadio: Printzeen Parkea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena