12:33

Txapeldunen Liga

Final zortzirenak

Arsenal eta Bartzelona Txapeldunen Ligako final laurdenetarako sailkatu dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mikel Artetak entrenatzen duen taldeak penaltietan hartu zuen mendean Porto (4-2); Iñigo Martinezen Bartzelonak, berriz, 3-1 irabazi zion Napoliri.

  • Txapeldunen Ligako Arsenal-Porto partidako irudia

    Txapeldunen Ligako Arsenal-Porto partidako irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Artetak entrenatzen duen Arsenal taldeak Txapeldunen Ligako final laurdenetara aurrera egitea lortu zuen asteartean, penaltietan Porto mendean hartuta: 4-2. 2010ean jokatu zuen zuen azkenekoz fase hori.

Leandro Trossardek lehen zatian sartutako gol bati esker kanporaketa bana berdinduta amaitu zenez, penaltietara jo behar izan zuten: talde ingelesak jaurtiketa guztiak sartu zituen, eta David Raya atezainak bi geldiketa egin zituen (Portoko Wendelli eta Galenori).

Dena den, Mikel Artetaren mutilek ez zuten lan erraza izan Sergio Conceiçaok gidatzen duen taldearen aurrean, oso sendo aritu baitzen atzean Portugalgo ekipoa. 41. minutuan iritsi zen Trossarden gola, Martin Odegaardek egindako pase on baten ostean, baina horrek ere ez zion lasaitasuna eman Arsenali. Atsedenaren ondoren, Odegaardek 67. minutuan bigarren gola sartu zuen arren, epaileak ez zuen ontzat eman Havertzek defentsa bati kamisetatik heldu ziolako.

Bartzelona 3 - 1 Napoli

Iñigo Martinezen Bartzelona taldea ere Txapeldunen Ligako final laurdenetan egongo da, Napoliri 3-1 irabazi baitzion asteartean Lluis Companys estadioan jokatutako norgehiagokan. Hala, oso partida serioa jokatuta, Kataluniako taldea fase horretan lehiatuko da beste behin, hiru urte eta gero. 

Fermin eta Cancelok sartu zituzten Bartzelonaren lehen bi golak, 15. eta 17. minutuan. Lehena jaurtiketa laua izan zen, gurutzatua, Raphinaren pase baten ondoren egindakoa. Meret atezainak ezin izan zuen ezer egin. Bigarren gola Cancelok sartu zuen, Raphinaren jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatuta.

30. minutuan Napolik markagailua estutu zuen, Rrahmaniri esker, baina Lewandoskik egin zuen Bartzelona final laurdenetara eraman zuen hiru eta batekoa, neurketa amaitzeko zazpi minutu falta zirela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena