Txapeldunen Liga
Final zortzirenak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Batetik, egungo Txapeldunen Ligako irabazleak 1-3 irabazi zion Copenhageri Parken Stadiom zelaian; bestetik, Real Madrilen 0-1 hartu zuen mendean Leipzig, Alemanian.
Kevin De Bruyne (Manchester City) eta Oscar Hoejlund (Copenhage), astearteko Champions partidan. EFE
Manchester Cityk, Txapeldunen Ligako egungo garaileak, urrats garrantzitsua eman zuen final laurdenetarako bidean, asteartean Copenhage 1-3 mendean hartuta, final zortzirenetako joanekoan. Kevin De Bruyne jokalariaren lan bikaina funtsezkoa izan zen Pep Guardiolak gidatzen duen taldearentzat, gol bat sartu eta bi asistentzia egin baitzituen.
Lehen zatiko hamargarren minutuan ireki zuen markagailua De Bruynek Cityren alde. Ondoren, Jacob Neestrupen taldearentzat berdinketa lortu zuen Magnus Mattssonek, area kanpotik jaurtitako eskuinkada gogor bati esker. Markagailuan bana zirela, De Bruynek egindako bi asistentziaren ostean iritsi ziren norgehiagoka ingelesen alde jarri zuten beste bi golak: Bernardo Silvak sartu zuen bata, eta Phil Fodenek, bestea. Horrenbestez, alde nabarmena izango du Manchester Cityk Etihaden jokatuko duten itzuliko hitzorduan.
Leipzig 0 - 1 Real Madril
Real Madril izan zen nagusi, bestetik, asteartean jokatutako Txapeldunen Ligako final zortzirenetako beste neurketan, 0-1 irabazi baitzion Leipzig taldeari. Brahim Diazek, bakarka egindako jokaldi batean, egindako gol ikusgarriarekin.
Alemaniarrek partida berdintzeko egindako ahaleginek, gainera, ez zuten emaitzarik eman, Andriy Lunin Real Madrileko atezainaren lan ona zela medio. Bederatzi geldiketa egin zituen.
Itzuliko partidak datorren martxoaren 6an jokatuko dituzte, 21:00etatik aurrera.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa