Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak/Joanekoak
EITB Media
Ingalaterrako taldeak abantaila hartu du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketan, San Siron garaipena lortuta. Austriako eta Alemaniako taldeen arteko lehia, berriz, berdinduta amaitu da.
Liverpooleko jokalaiak Salah besarkatzen, Interri sartutako bigarren golaren ostean. Argazkia: EFE
Asteazken honetan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko bi partida jokatu dira. Liverpoolek irabazi egin dio Inter Milani (0-2), eta Salzburgoren eta Bayern Munichen arteko lehia berdinduta amaitu da (1-1).
Milango San Siro estadioan jokatu da Inter Milanen eta Liverpoolen arteko norgehiagoka. Bi taldeek abagune ugari izan dituzte golak sartzeko, baina Italiako taldea ez da fin ibili aurkariaren ate aurrean. Liverpoolek azken txanpan lortu ditu golak. Firminok sartu du 0-1ekoa, 74. minutuan korner batetik egindako erdiraketa sarera errematatuta. Salahek jarri du 0-2koa markagailuan, 83. minutuan area barrutik egin duen jaurtiketarekin Handanovic atezaina gaindituta.
Bestalde, Austriako Red Bull Arena estadioan, Salzburgok eta Bayern Munichek bana berdindu dute (1-1). Gogotik sufritu du Bayernek Salzburgon. Erritmo biziko neurketa izan da, eta etxeko taldeak sartu du lehen gola, Adamuren bidez (1-0). Estutasunetan jarri du Bayern Salzburgok, baina Comanek banakoa (1-1) jarri du markagailuan, 90. minutuan.
Hurrengo zuzenekoak
09 | 16:15 - 18:15 | FUTBOLA | Vila-real vs Alaves |
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa