23:38

Txapeldunen Liga

Bayern eta Porto, kanporatuta

PSGk eta Chelseak finalerdietarako txartelak eskuratu dituzte

A. B. | EITB Media

Frantziako taldeak 0-1 galdu du Bayernen aurka itzuliko partida, baina joanekoa irabazi egin zuen (2-3). Talde ingelesak porrota jaso du Portoren aurka (0-1), baina joanekoan garaile atera zen (0-2).

  • Lucas Hernandez eta Kylian Mbappe

    Lucas Hernandez (Bayern) eta Mbappe (PSG), final-laurdenetako itzuliko partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSG eta Chelsea dira 2020-2021 Txapeldunen Ligako finalerdietarako txartela eskuratu duten lehen taldeak. Bayern Munichek eta Portok, aldiz, agur esan diote txapelketari, final-laurdenetan kanporatuak izan ostean.

Parisko Printzeen Parkean ikuskizun bikaina eskaini dute PSGk eta Bayernek. Paris Saint-Germainek aldeko 2-3ko emaitza lortu zuen final-laurdenetako joaneko neurketan, Munichen, baina itzulikoan gogotik sufritu behar izan du. Neurketa irekia, bizia eta abagune askokoa eskaini dute bi taldeek. Lehen zatian, Neymarrek PSG markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan ditu, baina erremate bat langara joan zaio, eta beste bat zutoinera. Bayernek faltan bota du Robert Lewandowski eta beste baja garrantzitsu batzuk izan dituen arren, abaguneak izan ditu. Atsedenaldira iritsi orduko, Choupo-Motingek gola sartu du alemaniarrentzat. Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan da. Bayernek asko estutu du PSG azken minutuetan, baina Keylor Navas atezaina bikain ibili da beste behin, eta Alemaniako taldeak beste gol bat sartzea saihestu du. Amaieran, Bayernek irabazi du partida (0-1), baina PSG sailkatu da finalerdietara.

Bestalde, Stamford Bridgen (Londres), Chelsea eta Porto aritu dira nor baino nor final-laurdenetako itzuliko norgehiagokan. Chelseak aldeko 0-2koa zekarren joaneko neurketatik. Lehen zatian etxeko taldeak arrisku sentsazio gehiago sortu du, baina lehia parekatua izan da. Bigarren zatian ere ez da partidaren gidoia aldatu; hala ere, Taremik gol ikusgarria sartu du txilenaz Portorentzat (0-1) 92. minutuan, eta emozioa jarri dio azken txanpari. Azken minutuetan Portok baloiak areara erdiratu ditu, eta defentsan gogotik lan egin arazi dio Chelseari, baina ez du luzapena behartzea lortu. Azkenean, Chelseak egin du aurrera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena