Txapeldunen Liga
Final-laurdenak (joanekoa)
A. B. | EITB Media
Madrilgo taldeak 3-1eko emaitzarekin lortu du garaipena Liverpoolen aurka final-laurdenetako joaneko partidan. Manchester Cityk ere irabazi egin du Borussia Dortmunden kontra (2-1).
Vinicius Junior, Liverpooli sartu dizkion bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta Manchester Cityk Txapeldunen Ligako finalerdietara sailkatzeko aurrerapausoa eman dute astearte honetan, final-laurdenetako joaneko partidetan garaipenak lortu ostean.
Alfredo Di Stefano estadioan Real Madrilek 3-1eko emaitzarekin irabazi dio Liverpooli. Zinedine Zidanek zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino. Viniciusek sartu du lehen gola (1-0) 26. minutuan eta Marco Asensiok jarri du 2-0ekoa markagailuan, 36. minutuan. Bigarren zatiaren hasieran, Liverpoolek aldeak murriztu ditu Salaheren bidez, neurketa guztian izan duen abagune bakarrean. Geroago, 65. minutuan, Viniciusek Real Madrilen hirugarren ola sartu du (3-1).
Ingalaterran, Etihad Stadiumean, Manchester Cityk garaipena lortu du Borussia Dortmunden aurka, 2-1eko emaitzarekin. Norgehiagokako lehen gola De Bruynek sartu du Cityrentzat (1-0). Reusek banakoa jarri du markagailuan (1-1) 84. minutuan, eta Fodenek erabaki du neurketa (2-1), 90. minutuan gola sartuta.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa