00:51

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (itzulikoa)

Borussia Dortmund eta Porto, final-laurdenetara; Sevilla eta Juventus, kanporatuta

A. B. | EITB Media

Talde alemaniarrak 2-2 berdindu zuen Sevillarekin, baina joanekoa irabazi egin zuen 2-3. Portok galdu egin du 3-2 Juventusen aurka, baina 2-1eko emaitzarekin irabazi zuen joaneko neurketa.

  • Haaland

    Haaland, Sevillari sartu dion lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Orain arte, Borussia Dortmund eta Porto sailkatu dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetara, astearte honetan Sevilla eta Juventus kanporatuta, hurrenez hurren.

Ezusteko nagusia Portok eman du. Portugalgo taldeak 3-2ko emaitzarekin galdu du final-zortzirenetako itzuliko partida Juventusen kontra, baina joanekoa 2-1 irabazi zuenez, aurrera egin du. Porto aurretik jarri da markagailuan, Oliveirak 16. minutuan penaltiz sartutako golari esker (0-1). Bigarren zatian, Chiesak bi gol sartu ditu (2-1), 48. eta 56. minutuetan, eta luzapena behartu du. Porto jokalari bat gutxiagorekin ibili da 55. minututik, epaileak Taremi egotzi baitu. Luzapenean, Oliveirak 2-2koa jarri du markagailuan (112. min). Bi minutu geroago, 114. minutuan, Rabiotek 3-2koa sartu du. Hala ere, Juventusek beste gol bat sartu behar zuen aurrera egiteko, eta saiatu da, baina Portok ondo eutsi dio, eta Portugalgo taldeak lortu du hurrengo faserako txartela.

Asteartean jokatutako beste kanporaketan, Borussia Dortmundek eta Sevillak 2-2 bukatu dute final-zortzirenetako itzuliko norgehiagoka, baina Alemaniako taldea sailkatu da final-laurdenetara, joanekoan garaipena lortu baitzuen, 2-3ko emaitzarekin. Neurketako protagonista Haaland izan da, lehen bi golak sartu baititu (2-0); bigarrena, penaltiz. Sevillak neurketa berdindu du azken txanpan, En-Nesyriren bi golei esker; lehena penaltiz sartu du eta 95. minutuan egin du bigarrena.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena