Txapeldunen Liga
Lehen jardunaldia
Erredakzioa
Sevillak golik gabe berdindu du Chelsearen aurka (0-0) Stamford Bridgen eta Juventusek garaipena lortu du Dinamo Kieven aurka (0-2).
Barçako jokalariak Ferencvarosi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
2020-2021 denboraldiko Txapeldunen Liga abian da jada. Astearte honetan E, F, G eta H multzoetan lehian ari diren taldeen partidak jokatu dira, eta ikuskizuna itzuli da Europako zelai handienetara.
G multzoan Bartzelona da liderra Ferencvaros jipoitu (5-1) ostean. Multzoko beste norgehiagokan, Juventus nagusi izan da Dinamo Kieven kontra (0-2) eta hiru puntuak eskuratu ditu.
Bestalde, Sevillak golik gabe berdindu du Chelsearen aurka (0-0) Stamford Bridgen. Rennesek eta Krasnodarrek ere berdindu egin dute, baina bana (1-1). Ondorioz, E multzoko talde guztiek puntu bana dute lehen jardunaldiaren ostean.
Eguneko partida handienean Manchester Unitedek ezustekoa eman du PSGri irabazita (1-2). Talde frantziarra beti dago txapelketa irabazteko faboritoen artean, baina ez du hasiera ona izan. H multzoko beste neurketan, RB Leipzigek garaipena lortu du Istanbul Basaksehirren aurka (2-0).
F multzoan Lazio da liderra Borussia Dortmundi 3-1eko emaitzarekin irabazita, eta Zeniten aurka garaipena lortu duen Brugge (1-2) da bigarren postuan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa