Txapeldunen Liga
Multzoen fasea
Erredakzoa
Real Madril B multzoan egongo da eta Inter izango du aurkari gogorrena. Atletico Madrili A multzoa egokitu zaio Bayern txapeldunarekin. Sevilla, E multzoan, Chelsea izango duelarik aurkari gogorrena.
Txapeldunen Ligako garaikurraren irudia. Argazkia: EFE
Ostegun honetan egin da 2020-2021 Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketa. Gauza aipagarrienetako bat da Messiren eta Cristiano Ronaldoren arteko lehia bikoitza ikusi ahal izango dela, Juventus eta Bartzelona G multzoan egongo baitira Dinamo Kiev eta Ferencvaros taldeekin batera.
Real Madril B multzoan egongo da Inter Milan, Shakthar Donetsk eta Borussia Mönchengladbach taldeekin. A multzoa Bayern Munich txapeldunak, Atletico Madrilek Salzburgek eta Lokomotiv Moskuk osatuko dute.
Bestalde, Europako Ligako txapelduna den Sevilla E multzoan egongo da Chelsea, Krasnodar eta Stade Rennes taldeekin.
2020-2021 UEFA Champions Leagueko multzoen fasea:
A Multzoa: Bayern Munich, Atletico Madril, RB Salzburg, Lokomotiv Mosku.
B Multzoa: Real Madril, Shakhtar Donetsk, Inter Milan, Borussia Mönchengladbach.
C Multzoa: Porto, Manchester City, Olympiacos, Olympique Marselle.
D Multzoa: Liverpool, Ajax, Atalanta, Midtjylland.
E Multzoa: Sevilla, Chelsea, Krasnodar, Stade Rennes.
F Multzoa: Zenit, Borussia Dortmund, Lazio, Brugge.
G Multzoa: Juventus, Bartzelona, Dinamo Kiev, Ferencvaros.
H Multzoa: PSG, Manchester United, Leipzig, Istanbul Basaksehir.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa