09:24

Txapeldunen Liga

0-1, PSG-ren aurka

Bayernek seigarren Txapeldunen Liga bereganatu du

AGENCIAS | REDACCIÓN

Comanek, PSGko harrobiko jokalari ohiak, buruz sartutako golak garaipena eman zien alemaniarrei.

  • Bayerneko jokalariak garaikurra altxatzen.

    Bayerneko jokalariak garaikurra altxatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munichek bere seigarren Txapeldunen Liga eskuratu zuen igande honetan Paris Saint-Germain mendean hartuta (0-1), Comanek 60. minutuan sartutako gol bati esker, Lisboako Estadio da Luz futbol-zelaian jokatutako finalean.

Hans-Dieter Flicken mutilek ez dute partidarik galdu iaztik, eta euren sasoi ikusgarria finalera arte luzatu zuten. Gutxitan gertatzen da entrenatzaile-aldaketa batek tamaina horretako emaitzak ekartzea; izan ere, Flickek Kovac ordezkatu zuen azaroan Bayernen entrenatzaile gisa, eta denboraldi gogoangarria gauzatu du Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga irabazita.

Hutsean amaitzeko arriskua zeukan neurketak (hala gertatu ohi da zenbaitetan hainbeste milioi balio duten izarrez betetako bi talde aurrez aurre suertatzen direnean) lehen zati zirraragarria izan zuen. Bi taldeak uneoro aurkariaren atea begira jardun zuten, baina ez zen golik izan Neuer eta Navasek egindako gelditu bikainei esker.

Bayernek ezin hobeto ekin zion neurketari, oso goian presionatuz eta Kimmich eta Gnabry eskuin hegaletik min eginez. Ondoren, lehen ordu laurdena igarota, PSGren erreakzioa etorri zen, Ander Herreraren eskutik. Erdilariak goleko bi baloi oparitu zizkien Di Mariari eta Mbapperi, eta Neymarrek ere izan zuen bere abagunea, baina Neuer Munichekoen salbatzaile izan zen berriro. Beste aldean, Navasek ere bertan behera utzi zituen Lewandowskiren Gnabryren ahaleginak.

Coman, PSGko jokalari ohia, golegile

Gola besterik ez zitzaion falta finalari, baina berdegunean ez zegoen inor deseroso urteko partidarik garrantzitsuenean. PSGk bere atetik urrun eraman nahi zuen Bayern, eta zeregin horretan ahalegindu zen Neymar, aurkariak bere onetik ateratzeko duen dohain horrekin. Hala ere, kolpea alemaniarrek eman zuten, Comanek buruz sareetara bidali zuenean, Kimmichen erdiraketa baliatuta.

Bayerneko frantziarrak sartutako golak, Flickek finalerako egindako apustuak, min handia egin zion PSGri, eta oso gertu izan zuen bigarrena jasotzea partida osoan zehar sufritzen ibili zen Kehrer hegalekoaren hutsegite batean; haatik, Thiago Silvak atepean atera zuen.

Thomas Tuchelen aldaketek ez zuten balio izan Bayernen aurrean, alemaniarren erantzun taktikoa Pariskoena baino eraginkorragoa izan baitzen. Dena den, Marquinhosek hurbil izan zuen berdinketa, baina Neuerrek oinarekin saihestu zuen, eta Mbapperi ere aukera zapuztu zion, nahiz eta aurrelaria jokoz kanpo egon. Neymarrena izan zen azken saiakera.

Horrenbestez, PSGk amore eman behar izan zuen Coman jokalari ohiaren aurrean, eta gutxienez beste urtebete itxaron beharko du Europako txapeldun izateko. Bayernek, aldiz, seigarren garaikurra erdietsi zuen zazpi urte eta gero.

Fitxa teknikoa:

0 - Paris Saint-Germain: Keylor Navas; Kehrer, Thiago Silva, Kimpembe, Bernat (Kurzawa, 80. min); Herrera (Draxler, 72. min), Marquinhos, Paredes (Verratti, 65. min); Di María (Choupo Moting, 80. min), Neymar, Mbappé.

1 - Bayern Munich: Neuer; Kimmich, Boateng (Sulé, 25. min), Alaba, Davies; Goretzka, Thiago (Tolisso, 86. min); Coman (Perisic, 68. min), Müller, Gnabry (Cotinho, 68. min); Lewandowski.

Gola: 0-1, 59. min: Coman.

Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel horiak: Davies, Gnabry eta Sule (Bayern Múnich); Paredes, Neymar eta Thiago Silva (París Saint-Germain).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena