10:14

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Lyon kanporatu eta PSGren aurka jokatuko du Bayernek Txapeldunen Ligako finala

Agentziak |Erredakzioa

Alemaniarrak 0 eta 3 gailendu dira Gnabryk, bi, eta Lewandowskik egindako golei esker.

  • Lewandowski, hirugarren gola ospatzen

    Lewandowski, hirugarren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munich 0 eta 3 nagusitu zaio Lyoneko Olimpique taldeari Serge Ganbryk eta Robert Lewandowskik egindako golekin. Horrela, alemaniarrek Txapeldunen Ligako finala jokatuko dute igandean, abuztuak 23, Lisboako Estadio da Luz futbol zelaian.

Gnabryk lehen zatian egin ditu partidako lehen bi golak eta hirugarrena Lwandowskik sartu zuen bigarren zatiko azken minutuetan. Horri esker, Bayernek bere historiako hamaikagarren finala jokatuko du Txapeldunen Ligan.

Lyonek ondo hasi zuen partida eta bi aukera oso garbi alferrik galdu zituen Menphi Depayk eta Karl Toto Ekamby jokalarien hanketan. Gnabryk, berriz, ez zuen huts egin 18. minutuan areaz kanpotik egindako jaurtiketan. Ondoren, atsedenaldiaren aurretik, Gnabryk berak aldea handitu zuen Perisicek emandako pasea aprobetxatuz.

Bigarren zatian, Lyon alemaniarren errenta murrizten saiatu zen, baina ez zituen sortutako aukerak aprobetxatu. Ekambik izan zuen argiena, baina Manuel Neuerren aurrean izandako lehian ez zuen asmatu. Azken minutuetan, Lewandowskik buruz sartu zuen Bayernen hirugarrena eta bere taldeak finala jokatzea ziurtatu zuen.  

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena