10:06

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak

Leipzig finalerdietan da historian lehen aldiz, Atletico Madril gainditu ostean (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Dani Olmo, Joao Felix eta Savic, bere atean, izan dira partidako golegileak. Gol guztiak bigarren zatian egin dituzte.

  • Atleticoko jokalariak, burumakur, partidaren amaieran

    Atleticoko jokalariak, burumakur, partidaren amaieran. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leipzig taldea Atletico Madrili gailendu zaio (2-1) eta Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatuko ditu bere historian lehen aldiz. Alemaniarren golak Dani Olmo espainiarrak eta Tyler Adams estatubatuarrak egin dituzte. Madrildarrena, berriz, Joao Felixek sartu du, penaltiz.

Lehen zatia hutsean amaitu da eta golak bigarrenean iritsi dira. 51. Minutuan, Dani Olmok buiruz egin du alemaniarren lehenengoa, Marcel Sabitzer austriarrak egindako erdiraketa aprobetxatuta.

20 minutu geroago, Joao Felixek banakoa egin du, penaltiz, Lucas Klostermann alemaniarrak egindako falta baten ondorioz. 2 eta 1ekoa 88. minutuan iritsi da, Adamsek areaz kapintik egindako jaurtiketak Stefan Savic jo eta ate barruan sartu ostean.

Fitxa teknikoa:

2 - Leipzig: Gulácsi; Klostermann, Upamecano, Halstenberg, Angeliño; Laimer (Adams, 72. min), Kampl; Sabitzer, Dani Olmo (Schick, 82. min), Nkunku (Haidara, 82. min); Poulsen.

1 - Atletico Madril: Oblak; Trippier, Savic, Giménez, Lodi; Koke (Felipe, 91. min), Herrera (Joao Félix, 58. min), Saúl, Carrasco; Llorente, Diego Costa (Morata, 72. min).

Golak: 1-0, 50. min: Dani Olmo. 1-1, 70. min: Joao Félix, penaltiz. 2-1, 87. min: Savic, bere atean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena