Txapeldunen Liga
Ofiziala
eitb.eus
Emakumezkoen Txapeldunen Ligako partidak Donostian eta Bilbon izango direla ere baieztatu da.
Lisboak hartuko du finala
2020ko Txapeldunen Liga abuztuaren bigarren astean jarriko da martxan, eta UEFAk Lisboa aukeratu du abuztuaren 23ko finala jokatzeko.
Jokatzeko geratzen diren final-zortzirenetako partidak honakoak dira: Manchester City-Real Madrid, Barcelona-Napoles, Bayern-Chelsea eta Juventus-Olympique. Partidok lehenik agertzen diren taldeen futbol-zelaietan jokatuko dira.
Egutegia
Final-laurdenak abuztuaren 12, 13 eta 14an jokatuko dira.
Finalerdiak 18an eta 19an.
Finala abuztuaren 23an izango da.
Bestetik, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) emakumezkoen Txapeldunen Ligako azken fasea Reale Arenan eta San Mamesen jokatzea proposatu zuen. UEFAk zehaztu egin du gaur nola amaituko diren COVID-19aren eraginez atzeratuta dituen txapelketak, Txapeldunen Liga barne, eta baieztatu egin du final-laurdenak (abuztuaren 21ean eta 22an), finalerdiak (abuztuaren 26an) eta finala (30ean) Donostiako eta Bilboko futbol-zelaietan jokatuko direla.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa