Txapeldunen Liga
1. JARDUNALDIA
ERREDAKZIOA
A, B, C eta D multzoetako taldeek asteazken honetan hasiko du Txapeldunen Ligako ibilbideari.
Juventuseko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
A, B, C eta D multzoak osatzen dituzten taldeek ekingo diote gaur 2019/2020ko Txapeldunen Ligako lehendabiziko jardunaldian.
Bi norgehiagoka nabarmentzen dira gainerako seien gainetik: batetik, A multzoari dagokion PSGren eta Real Madrilen artekoa, Parisen, Printzeen Parkean jokatuko dena; bestetik, Atleticok eta Juventusek Wanda Metropolitanon izango duten D multzoko lehia.
Neurketa guztiak 21:00etatik aurrera abiatuko dira, bi izan ezik: Brujas – Galatasaray (A multzoa) eta Olympiakos – Tottenham (B multzoa). Azken horretan, joan zen denboraldiko txapeldunordeak lehen urratsak emango ditu aurtengo txapelketan.
Honako hauek dira A, B, C eta D multzoetako 1. jardunaldiko norgehiagoka guztiak:
Irailak 18, asteazkena
A multzoa:
Brujas – Galatasaray (18:55)
PSG – Real Madril (21:00)
B multzoa:
Olympiakos – Tottenham (18:55)
Bayern Munich – Izar Gorria (21:00)
C multzoa:
Shakhtar – Manchester City (21:00)
Dinamo Zagreb – Atalanta (21:00)
D multzoa:
Atletico Madril – Juventus (21:00)
Leverkusen – Lokomotiv (21:00)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa