23:31

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

Ronaldoren golek Atletico kanporatu dute (3-0); Cityk txikitu egin du Schalke (7-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurrelari portugaldarrak kanporaketa iraultzeko balio izan duten bere taldeko hiru golak sartu ditu. Cityk, bere aldetik, hankapean erabili du Schalke.

  • Juventuseko jokalariak Ronaldoren gol bat ospatzen.

    Juventuseko jokalariak Ronaldoren gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cristiano Ronaldok sartutako hiru golek (horietako azkena penaltiz, partida amaitzeko bost minuturen faltan) Juventus Txapeldunen Ligako final-laurdenetan egon dadila ahalbidetu dute, Atletico Madril atzean utzita (3-0). Italiarrak jaun eta jabe izan dira neurketa guztian zehar; madrildarrek, ordea, noraezean jardun dute.

Aurrelari portugaldarraren lehendabiziko bi golak buruz sartutakoak izan dira. Lehena, 27. minutuan, Federico Bernardeschiren erdiraketa ezin hobea baliatuta. Bigarrena, berriz, bigarren zatiari ekin eta berehala etorri da (48. minutua), Joao Cancelo herrikideak eskuin hegaletik bidali dion baloiari etekin bikaina atera eta gero. Gol horretan, Jan Oblak Atleticoren atezainak eginahalak egin ditu baloia aldentzeko, baina bere geratua ate barruan izan da, eta hala adierazi du epaileak.

Cristianoren hirugarren gola kanporaketa luzapenera joan behar zela zirudienean iritsi da. Penaltiz lortu du, amaierarako bost minuturen faltan, Correak Bernardeschiri area barruan egin dion falta baten ondorioz.

Horrenbestez, Simeoneren taldeak agur esan dio Europako futbol txapelketa nagusiari, joan zen astean Real Madrilek egin zuen bezala. Juventus, ordea, final-laurdenetan izango da, Manchester City, Ajax, Oporto, Manchester United eta Tottenhamekin batera.

Fitxa teknikoa:

3 - Juventus: Szczesny, Cancelo, Bonucci, Chiellini, Spinazzola (Dybala, 67. min), Pjanic, Matuidi, Emre Can, Bernardeschi, Cristiano Ronaldo eta Mandzukic (Kean, 80. min).

0 - Atletico Madril: Oblak, Arias (Vitolo, 76. min), Gimenez, Godin, Juanfran, Rodrigo, Saul, Koke, Lemar (Correa, 56. min), Griezmann eta Morata.

Golak: 1-0, 26. min: Cristiano Ronaldo. 2-0, 48. min: Cristiano Ronaldo. 3-0, 86. min: Cristiano Ronaldo, penaltiz.

Epailea: Björn Kuipers (Herbehereak). Txartel horiak: Bernardeschi (Juventus); Juanfran, Gimenez eta Vitolo (Atletico).


Cityk txikitu egin du Shalke

Kun Aguero penaltiz sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Astearte honetako beste neurketan, Manchester Cityk ez dio inolako aukerarik eman Schalke 04 talde alemaniarrari, goitik behera nagusitu eta gol zaparrada sartu baitio (7-0). Horietako lehendabiziko biak Kun Aguerok erdietsi ditu, eta Sane alemaniarrak egin du hirugarrena, atsedenaldira heldu baino arinago.

Bigarren zatian, etxekoen gol jarioak ez du etenik izan, eta, hala, lau aldiz gehiagotan zulatu dute Fährmannen atea.

Horrenbestez, Guardiolaren taldea final-laurdenetan izango da bigarren urtez jarraian.

Fitxa teknikoa:

7 - Manchester City: Ederson, Walker, Laporte (Delph, 72. min), Danilo, Zinchenko, B. Silva, Gündogan, D. Silva (Foden, min. 64. min), Sterling, Aguero (Gabriel Jesus, 64. min) eta Sane.

0 - Schalke 04: Fährmann, Oczipka, Sane, Stambouli, Bruma, Serdar, Bentaleb, Konoplyanka, Burgstaller (Teuchert, 79. min), Embolo (Skrzybski, 69. min) eta McKennie (Mendyl, 74. min).

Golak: 1-0, min. 35: Aguero. 2-0, 38. min: Aguero. 3-0, 43. min: Sane. 4-0, 56. min: Sterling. 5-0, 71. min: Bernardo Silva. 6-0, 78. min: Foden. 7-0, 84. min: Gabriel Jesus.

Epailea: Clement Turpin (Frantzia). Txartel horiak: Danilo eta Zinchenko (Manchester City); Bruma (Schalke).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena