19:09

Txapeldunen Liga

Juventusen aurkakoan

UEFAk diziplina-espedientea ireki dio Simeoneri 'jarrera desegokiagatik'

Erredakzioa

Atletico Madrileko entrenatzaileak, talde koltxoneroak Juventusi sartutako lehen gola ospatu zuen eskuak barrabiletara eramanda eta harmailari begira.

  • Diego Pablo Simeone. Argazkia: EFE

    Diego Pablo Simeone, Atletico Madrileko entrenatzailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UEFAren Diziplina Batzordeak diziplinazko-prozedura ireki dio Diego Pablo Simeone Atletico Madrileko entrenatzaileari, asteazkenean Txapeldunen Ligan Juventusen aurka Wanda Metropolitano estadioan jokatutako final-zortzirenetako joaneko partidan egin zuen keinu bategatik.

Simeonek Atletico Madrilen lehen gola ospatu zuen harmailari begira eta eskuak barrabiletara eramanda. Horren harira, UEFAk astelehen honetan iragarri du, diziplina-prozedura ireki diola Diego Pablo Simeoneri "jarrera desegokiagatik".

Bestalde, UEFAren Diziplina Batzordeak Atletico Madrili ere espedientea ireki dio araudiaren 11.2 artikuluan oinarrituta, "sarrera eskailerak blokeatzegatik eta objektuak zelaira jaurtitzeagatik".

Juventusi eta Massimiliano Allegri Turingo taldeko entrenatzaileari ere espedientea ireki dio UEFAk, atsedenaldiaren ostean berdegunera berandu sartzeagatik, bigarren zatiaren hasiera atzeratuz.

Helegiteak aurkezteko aukera izango dute Atletico Madrilek eta Juventusek. Kontu hauek guztiak aztertu egingo ditu UEFAren Etika, Kontrol eta Diziplina Batzordeak, data zehaztu ez duten arren.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena