11:42

Txapeldunen Liga

Gaur, 21:00etan

Ajax, Real Madril, Tottenham eta Dortmund, aurrera egiteko lehen pausoa ematera

eitb.eus

Final-zortzirenetako Ajax-Real Madril eta Tottenham-Borussia Dortmund joaneko partidak 21:00etan hasiko dira.

  • Vinicius Junior. Argazkia: EFE

    Vinicius Junior Real Madrilen entrenamendu baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko beste bi partida. Johan Cruyff Arenan, Ajax - Real Madril neurketa jokatuko da, eta Wembleyk hartuko du Tottenham - Borussia Dortmund norgehiagoka.

Championseko azken hiru edizioetako txapelduna den Real Madrilek Ajax izango du aurkari. Amsterdameko taldea zalantzaz beteta dator neurketa honetara, duela bi aste 6-2 galdu baitzuen Feyenoorden aurka, eta iragan asteburuan porrota jaso zuelako Heraclesen kontra (1-0). Talde espainiarrak, aldiz, bana berdindu zuen Bartzelonaren aurka Camp Nou-n, Errege Kopan, eta garaipena lortu zuen Atletico Madrilen aurka (1-3) ligan, Wanda Metropolitano estadioan.

Frenkie De Jong zalantza izan da Ajaxen, azken egunetan min hartuta ibili delako, baina jokatzeko prest egongo da, eta hasierako hamaikakoan sartuko du Ten Hag entrenatzaileak. Real Madrilen, Solari entrenatzaileak Marcos Llorente ez du prest izango, min hartuta baitago.

Asteazkeneko beste partidan, Tottenham eta Borussia Dortmund arituko dira lehian. Ingalaterrako taldeak Harry Kaneren baja garrantzitsua du, baina Premier Leagueko partidak aurrera ateratzen ari da, eta hirugarrena da sailkapenean. Bestalde, Borussia Dortmund Bundesligako liderra da, eta bost puntu ateratzen dizkio bigarren dagoen Bayern Munichi.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena