Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak (joanekoa)
Erredakzioa
Old Trafforden jokatuko da talde ingelesaren eta Frantziako taldearen arteko neurketa, 21:00etan. Ordu berean jokatuko da Erroma-Porto neurketa ere.
Paul Pogba. Argazkia: EFE
Txapeldunen Ligako kanporaketen fasea abian jarriko da gaur final-zortzirenetako joaneko partidekin. Bi neurketa jokatuko dira: Manchester United-PSG eta Erroma-Porto.
Astearteko norgehiagoka handia Manchester United-ek eta Paris Saint Germainek jokatuko dute Old Trafforden, 21:00etan. United sasoi betean dator kanporaketa honetara. Solksjaer entrenatzaileak, taldea zuzentzen duenetik, porrot bakarra jaso baitu. Marcos Rojo, Matteo Darmian eta Antonio Valencia ez ditu jokatzeko prest izango Ingalaterrako taldeak.
United sasoi betean iristen bada, PSG zalantzaz beteta heltzen da. Ez dabil joko ona eskaintzen, eta baja oso garrantzitsuak ditu. Neymar min hartuta dago, iaz izan zuen lesio berdina du, eta kanporaketa honetako joaneko zein itzuliko partidak galduko ditu. Gainera, Edison Cavani ere lesionatu egin zen Girondinsen aurkako partidan, eta ez da Manchesterren jokatzeko prest egongo. Thomas Maunierrek ere ezingo du jokatu, min hartuta baitago.
Astearte honetan jokatuko den beste final-zortzirenetako joaneko partidan, Erroma eta Porto izango dira protagonista. Talde italiarraren eta portugaldarraren arteko neurketa Erromako Olinpikoan jokatuko da. Ustez, oso kanporaketa parekatua izango da, baina Porto sasoi hobean dago.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa