22:56

Txapeldunen Liga

4. jardunaldia

Bartzelona, final-zortzirenetara sailkatu den lehen taldea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ernesto Valverderen taldeak bana berdindu du Inter Milanen etxean, eta puntu horrek hurrengo fasera sailkatzeko balio izan dio bi jardunaldiren faltan.

  • Coutinho, norgehiagokako une batean. Argazkia: EFE

    Coutinho, norgehiagokako une batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak eta Inter Milanek bana berdindu dute (1-1) Txapeldunen Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldiari dagokion partidan, Malcomek eta Icardik sartutako golekin, eta italiarren etxean lortutako puntu horrek final-zortzirenetan egoteko eskubidea eman die Ernesto Valverderen mutilei, ligaxka amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Hori bai, oraindik erabakitzeke dago zein taldek amaituko duen B multzoko lehen postuan.

A multzoari dagokionez, Dortmunden jasotako jipoia ahaztu eta Atletico Madril nagusitasunez gailendu zaio Borussiari (2-0) Saulek eta Griezmannek sartutako golen bitartez. Horrenbestez, madrildarrek esku-eskura dute hurrengo kanporaketara sailkatu ahal izatea. Izan ere, puntu bakarra lortu behar dute jokoan jarriko diren sei puntuetatik.

Bestalde, C multzoan, jardunaldiko beste neurketa nabarmenetako batean, Napolesek eta PSGk bana egin dute Italian, eta, horrenbestez, ez dute baliatzerik izan Liverpoolek Izar Gorriaren aurka izandako porrota (2-0). Bi emaitza horiek guztiz irekita utzi dute multzoko nondik norakoa.

 

Azaroaren 6ko partiden emaitzak:

A multzoa:

Monako 0–4 Brujas [Vanaken, 12' y 15' (penaltiz); Wesley, 24'; Vormer 85']

Atletico Madril 2–0 Borussia Dortmund [Saúl, 33'; Griezmann, 80']

B multzoa:

Inter Milán 1–1 Bartzelona [Icardi, 87' | Malcom, 82']

Tottenham 2–1 PSV Eindhoven [Kane, 78' y 89' | De Jong, 2']

C multzoa:

Izar Gorria 2–0 Liverpool [Pavkov, 22' y 29']

Napoles 1–1 PSG [Insigne, 62' (penaltiz) | Bernat, 45']

D multzoa:

Schalke 04 2–0 Galatasaray [Burgstaller, 4'; Uth, 57']

Porto 4–1 Lokomotiv [Herrera, 2; Marega, 43'; Corona, 67'; Otavio 93' | Farfán, 59']

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena