Txapeldunen Liga
Final-zortzirenetako itzulikoa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Beste kanporaketan, Erromak aurrera egin du aurkariaren etxean sartu zuen golaren balio bikoitzarengatik.
Ben Yedder berak sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Sevillak 1-2 irabazi dio Manchester United taldeari Wissam Ben Yedder aurrelariak egindako bi golei esker, eta, horrenbestez, Txapeldunen Ligako final-laurdenak jokatzeko sailkatu da, joaneko partida hutsean bukatu ostean. Emaitza hori zaplaztekoa izan da Jose Mourinho portugaldarrak zuzentzen duen talde ingelesarentzat.
Lehen zatia oso lehiatua izan da, eta golik gabe heldu da atsedenaldira. Ondoren, Sevilla nagusi izan da bigarren zatiko une askotan oso irudi ona emanez; United, ordea, ez da eraginkor agertu. Hala, 74. minutuan, bi minutu aurretik Muriel kolonbiarraren ordez zelairatu den Ben Yedderrek andaluziarren lehen gola egin du. Lau minutu geroago, bigarrena sartu du, David de Geak baloia sare barrutik ateratzeko eginahalak egin arren.
Hortik aurrera, Manchester Sergio Ricoren atearen inguruan ibili da behin eta berriro, eta 1-2koa arauzko denbora betetzeko sei minutu falta zirela iritsi da, Romelu Lukaku belgikarraren eskutik, baina ez da nahikoa izan txapelketan aurrera egiteko.
Erroma, sailkatuta
Beste kanporaketan, Edin Dzekoren golari esker Erroma Shakhtar Donetsk talde ukrainarrari gailendu zaio, eta gol horrek, gainera, sailkapena eman dio talde italiarrari, joanekoan 2-1 galdu bazuen ere. Erroma hamar urte geroago arituko da berriro Txapeldunen Ligako final-laurdenetan.
Hurrengo zuzenekoak
31 | 21:45 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Winter Series: Johan-Lekerika vs Olharan-Zabala eta Erkiaga-Ibarluzea vs Urrutia-Basque |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa