Txapeldunen Liga
Monako kanporatuta
Erredakzioa
Italiako taldeak 2-1 irabazi dio Monakori finalerdietako itzulerako partida, eta joanekoa 0-2 irabazi zuenez, Cardiffen jokatuko den finalerako txartela eskuratu du.
Juventuseko jokalariak Alvesek Monakori sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Juventus izango da Txapeldunen Ligako lehen finalista. Astearte honetan, Italiako taldeak 2-1 irabazi dio Monakori finalerdietako itzulerako partida, eta joanekoa 0-2 irabazi zuenez, ekainaren 3an Cardiffen jokatuko den finalerako txartela lortu du.
Monako erasokor zelairatu da Juventus Stadiumean, baina ez dute asmatu Buffon atezainak defendatutako ate aurrean. Monakok barkatu egin du, baina Juventusek ez. Lehen 15 minutuak pasatu ostean, etxeko taldea nagusi izan da berdegunean, eta Mandzukicek 1-0ekoa sartu du, 33. minutuan. Gainera, atsedenaldira iritsi orduko, kanporaketa guztiz erabakita utzi du Daniel Alvesek sartutako golak (2-0).
Bigarren zatirako, erabakita geratu da kanporaketa, baina Monako ohorearen gola egiten saiatu da, eta lortu ere egin du; Mbappek sartu du Monakoren gola (2-1), 69. minutuan. Partida emaitza horrekin bukatu da, eta, ondorioz, Juventus igaro da finalera, Monako kanporatuta.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa