Txapeldunen Liga
3-0
Erredakzioa
Italiako taldeak 3-0 irabazi du Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partida. Dybalak bi gol sartu ditu, eta Chiellinik biribildu du turindarren festa.
Chiellini, Bartzelonari sartutako 3-0ekoa ospatzen. Argazkia: EFE
Juventusek 3-0 irabazi dio Bartzelonari Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partida, eta talde italiarrak oso gertu dauka finalerdietarako txartela. Barça PSGren aurka egin zuena egiten saiatu beharko da itzulerako partidan, etxerako bidea hartu nahi ez badu.
Pablo Dybala argentinarra izan da partidako izarra. Lehen zatian, Dybalak sartu ditu Juventusen bi golak, eta Giorgio Chiellinik sartu du 3-0ekoa, bigarrenean. Bartzelonak pare bat abagune argi izan ditu, baina, orokorrean, Juventus gehiago izan da, eta merezitako garaipena lortu du.
Fitxa teknikoa:
3. Juventus: Buffon; Alves, Bonucci, Chiellini, Sandro; Khedira, Pjanic (Barzagli, 89. min), Cuadrado (Lemina, 73. min), Dybala (Rincon, 81. min), Mandzukic; Higuain.
0. Bartzelona: Ter Stegen; Umtiti, Mathieu (Gomes, 46. min), Pique; Roberto, Rakitic, Mascherano, Rakitic; Messi, Suarez, Neymar.
Golak: 1-0, 8. min: Dybala; 2-0, 22. min: Dybala; 3-0, 55. min: Chiellini.
Epailea: Szymon Marciniak (POL).
arciniak (POL).Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa