Txapeldunen Liga
Finalerdiak
Erredakzioa
Fernando Llorenteren taldeak aurrerapausoa eman du Txapeldunen Ligako finalera heltzeko.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Juventusek eta Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalerdietako aurreneko partida jokatu zuten Turinen. Etxeko taldea garaipenaren bila atera zen hasieratik eta zortzigarren minuturako Moratak aurreneko gola egin zuen.
Halere, lehen zatian Real Madrilek neurketa berdintzea lortu zuen Ronaldoren golari esker. Zuriek ez zuten partida ona jokatu, baina askotan kalitatea nahikoa dute partidak aurrera ateratzeko.
Bigarren zatian heldu zen garaipenaren gola. Ondo eramandako kontraerasoan Tevezi penaltia egin eta jokalariak berak jaurti eta gola egin zuen. Kanporaketa Santiago Bernabeun erabakiko da.
Fitxa teknikoa
2 - Juventus: Buffon; Lichtsteiner, Bonucci, Chiellini, Evra; Sturaro (Barzagli, 64'), Pirlo, Vidal, Marchisio; Tevez (Pereyra, 85') eta Morata (Llorente, 78').
1 - Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe, Varane, Marcelo; Kroos, Sergio Ramos, Isco (Chicharito, 63'), James; Bale (Jese, 85) eta Cristiano Ronaldo.
Golak: 1-0, 8': Morata. 1-1, 27': Cristiano Ronaldo. 2-1, 57': Tevez penaltiz.
Hurrengo zuzenekoak
06 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Laso-iztueta vs Senar-Mariezkurrena II |
07 | 22:10 - 01:00 | ZESTA-PUNTA | Winter Series: Urrutia-Basque vs Erkiaga-Ibarluzea |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa