12:06

Txapeldunen Liga

1-0

Bartzelona final-laurdenetan da, Messik partida bikaina eginda

Erredakzioa

Bartzelonak bi aurpegi eman ditu; lehen zatian, irudi ona eman zuen, Messiren erakustaldiak lagunduta. Bigarrenean, aldiz, ez zen partida erabakitzeko gai izan.

0:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du, Messik partida bikaina eginda, eta Manchester Cityri 1 eta 0 irabazita. Kataluniarrek gol zaparrada egiteko aukera nahiko izan dute, baina Manchester bizirik utzi dute eta 77. minutuan ingelesak partida berdintzear izan dira, penaltiz. Ter Stegenek, baina, Agüeroren jaurtiketa asmatu eta gelditu egin du.

Bartzelonak bi aurpegi eman ditu: lehen zatian, irudi ona eman du, Messiren erakustaldiak lagunduta. Bigarren zatian, aukera ugari sortu arren, kataluniarrek ez dute partida erabakita utzi.

Manchester City  taldeak, berriz, ezer gutxi egin du, baina berdinketa lortzeko aukeraren bat ere sortu du, batez ere Agüerok huts egindako penaltian.

Azkenean, Barça garaile atera da, Madrilen aurkako 'Klasiko'aren atarian.


Fitxaketa teknikoa:

1 - Bartzelona: Ter Stegen; Alves (Adriano, 91. min), Piqué, Mathieu, Jordi Alba; Mascherano, Rakitic (Rafinha, 83. min), Iniesta; Messi, Luis Suárez eta Neymar.

0 - Manchester City: Hart; Sagna, Kompany, Demichelis, Kolarov; Nasri (Navas, 46. min), Fernandinho, Toure Yaya (Bony, 71. min), Milner (Lampard, 87. min), Silva; eta Aguero.

Gola: 1-0: Rakitic, 31. min.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Messi

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena