Txapeldunen Liga
Hirugarren jardunaldia
Erredakzioa
Ancelottiren jokalariak 0 eta 3 gailendu zitzaizkion Liverpooli, Anfielden, eta Simeoneren taldea 5 eta 0 nagusitu zitzaion Malmoeri.
Albisteak (1)
Real Madrilek joko ikusgarria egin zuen eta lehen aldiz gailendu zen Anfielden (0-3), Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldian. Atletico Madrilek ere erraz (5-0) irabazi zuen Malmoeren kontrako norgehiagoka, eta A multzoko sailkapeneko lehen postuan da orain.
Aurreko denboraldian Allianz Arenan egin bezala, Carlo Ancelottiren taldeak erakustaldia eman zuen Liverpoolen aurka.
Talde ingelesa ezinean aritu zen, aurreko denboraldian erakutsitako sendotasuna galduta. Madrildarrek hiru gol egin zizkieten 45 minututan, eta, ondoren, larunbatean Bartzelonaren aurka jokatuko duten klasikoan pentsatzen hasi ziren.
Atletico, lider berria
Atletico Madrilek ere gau biribila izan zuen, eta garaipen handia lortu zuen Malmoeren aurka (5-0), Grezian izandako hutsegitea ahazteko aproposa.
‘Cholo’ Simeoneren mutilek neurketa gozatu zuten, eta ez ahazteko moduko bigarren zatia jokatu zuten. Kokek presioa kendu zuen, eta Mandzukicek, Griezmannek, Godinek eta Cercik zaleen txaloak piztu zituzten.
Garaipen horri esker, Atletico A multzoko liderra da orain.
A MULTZOA
Olinpiakos - Juventus 1-0
Atletico Madril - Malmoe 5-0
B MULTZOA
Liverpool - Real Madril 0-3
Ludogorets - Basilea 1-0
C MULTZOA
Monako - Benfica 0-0
Leverkusen - Zenit 2-0
D MULTZOA
Galatasaray - Borussia Dortmund 0-4
Anderlecht - Arsenal 1-2
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa