Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Erredakzioa
Italiako taldeak 0-3ko abantaila lortu zuen Celticen aurka, eta Ernesto Valverderen mutilek Mestallan jasotako 1-2koa irauli beharko dute Parisen.
Soldado. Argazkia: EFE
Juventusek eta PSGk aurrerapauso garrantzitsuak eman zituzten Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko norgehiagokak irabazita, eta kanporaketak gainditzeko faborito nagusiak dira. Italiako taldeak 0-3 irabazi zuen Celticen aurka, eta final-laurdenetarako txartela eskuan duela esan daiteke. Antonio Conte entrenatzaileak hasierako hamaikakoan aldaketak egiteko abagunea izango du, baina Eskoziako taldea balentriaren bila joango da Turinera.
Jardunaldiko beste norgehiagokan Valentziak kanporaketa irauli beharko du, joanekoan 1-2 galdu ondoren. PSGk bi gol garrantzitsu egin zituen etxetik kanpora, eta Parisen aldea defendatzeko zaleen aurrean jokatuko dute. Zlatan Ibrahimovicek txartel gorria ikusi zuen Valentzian, eta Frantziako taldeko izarrak ezin izango du jokatu.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa