Reala
Ofiziala
EITB Media
Orioko teknikariak talde txuri-urdina zuzentzen ez jarraitzeko erabakiaren berri eman dio klubari, eta kargua utziko du 2024-2025 denboraldia amaitutakoan.
Imanol Alguacil. Argazkia: EFE
Imanol Alguacilek Realaren entrenatzaile izateari utziko dio denboraldi amaieran. Orioko teknikariak erabakiaren berri eman dio klubari, eta Realak ofizial egin du komunikatu bidez.
Hala, bada, Alguacilek sei denboraldi eta erdiko etapa arrakastatsua itxiko du 2024-2025 sasoi amaieran. Oriokoaren lorpen handiena 2020ko Errege Kopako titulua izan da, mende honetan taldeak bereganatutako garaipen garrantzitsuena, Bigarren Mailako Ligako tituluaz gain. Gainera, Realak bost denboraldiz jarraian eraman du Europako txapelketetara.
Azken denboraldian, Imanolek behin baino gehiagotan esan izan du Realak kontratua berritzea eskaini izan diola, baina nahiago izan duela itxaron, taldearen bilakaera ikusteko. Horren harira, adierazi zuen apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran bere erabakiaren berri emango zuela; baina, azkenean, ez du epe hori agortu eta apirilaren 23an jakinarazi du kargua utzi behar duela.
Ondorioz, Realak ziklo berri bat ireki beharko du. Hala ere, Imanolek talde txuri-urdina zuzentzen jarraituko du hurrengo bost jardunaldietan, Reala seigarren urtez jarraian Europarako sailkatzeko helburuarekin.
Hurrengo zuzenekoak
04 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
04 | 12:00 - 14:00 | AIZKOLARITZA | Izeta IV vs Amundarain |
04 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Buruz Burukoa: Altuna III vs Dario |
05 | 23:30 - 00:45 | AREA TXIKIA | Rela vs Athletic Club partidako laburpena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa